2005EKO EKAINAREN 30EAN, SEXU BEREKO BIKOTEEN EZKONTZA ZIBILA AITORTU ZUEN MUNDUKO HIRUGARREN HERRIALDEA IZAN ZEN ESPAINIA. BERDINTASUNEZKO EZKONTZA AITORTZEA URRATS HANDIA IZAN ZEN LGTBIQ+ PERTSONEN BERDINTASUN LEGAL, ERREAL ETA ERAGINKORRERANTZ
Unai Gandarias// Aurrerapen historiko hori mugarri izan zen milaka bikote homosexualentzat, ordura arte legearen aurrean diskriminatuta sentitu baitziren bikote heterosexualen eskubide eta betebehar berberak ez izateagatik. Alderdi Popularra izan zen sexu bereko pertsonen arteko ezkontza horren aurka sutsuen eta etengabeen agertu zen kontrariorik handiena. Alderdi hori arduratu zen lege hori aurrera atera ez zedin ahalik eta traba gehien jartzeaz, eta, legea onartu ondoren, konstituzioaren aurkako demanda jarri zuen, baina urte batzuk geroago atzera bota zuten. Espero zen bezala, Eliza Katolikoa izan zen ezkontza horrekiko desadostasuna agertu zuen beste sektore bat, ezkontzaren sakramentua gizon baten eta emakume baten arteko batasunerako gordeta baitago. Gaur egun, hildako Frantzisko aita santuak sartutako aldaketa batzuei esker, apaizek sexu bereko bikoteak bedeinkatzen dituzte.
BABES SOZIAL ZABALA
LGTBIQ+ kolektiboarentzako eskubide-berdintasunaren aitortzan izandako mugarri historiko horretatik 20 urte igaro ondoren, gizartearen % 68,5ek uste du berdintasunezko ezkontza “konkista positiboa” izan dela, eta uste du onarpen horren ondorio garrantzitsuena gizarteak kolektibo horren berdintasunaren eta ikusgarritasunaren pertzepzioa dela. Ezkontza parekidea onartu zenetik, 75.000 bikotek baino gehiagok “baiezkoa” eman diote elkarri, eta ezkontza horietatik zortzi mila haur jaio dira.
Hasiera batean, gizonen arteko ezkontzak izan ziren ugarienak, baina, urteen poderioz, emakumeen arteko ezkontzek hedapen propioa bizi izan dute, eta 2018tik, emakumeen arteko ezkontzak
gizonen artekoak halako hiru izan dira. Ezkontza horien proportzio handiena duten autonomia-erkidegoak Kanariak, Balear Uharteak eta Madril dira, eta gutxien dituztenak Gaztela eta Leon, Galizia eta Extremadura. Alde hori ulertzeko funtsezko kontzeptuetako bat honako hau da: “barruko sexilioa”, LGTBI+ pertsonen desplazamendua landa-eremuetatik hiri-ingurune seguruago eta irekiagoetara. Nabarmendu beharreko beste datu bat pertsona horiek ezkontzeko adina da. Emakumeen arteko ezkontzak normalizatzeko denbora gehiago behar izan da, baina gaur egun emakumeak gizonak baino gazteago ezkontzen dira.
2023an (datuak ditugun azken urtean), emakumeen hiru bikotetik bi 20 eta 40 urte bitartean ezkondu ziren, eta gizonen erdiak baino gehiagok 40 urtetik aurrera eman zuten baiezkoa. Emakumeen ezkontzeko batez besteko adina 38 urtekoa da, eta gizonena 43 urtekoa. Hori azal-tzen duen arrazoi nagusietako bat emakumeen arteko elkar-tzeek gizonek baino gehiago planteatzen duten amatasun-proiektua da. Ezkondutako emakume-bikoteen % 40k erabakitzen du seme-alabak izatea, eta gizonen artekoen % 25ek.
“Diskriminazioaren aurka borrokatzen jarraitu behar dugu”
LORTUTAKO ESKUBIDEAK
Zoritxarrez, komunitate horren aurkako indarkeria fisiko eta ahozkoaren gorakadaren ondorioz, bi hamarkada geroago, LGBTIQ+ kolektiboak diskriminazioaren aurka borrokatzen jarraitu behar du, askatasunez maitatzeko eta beren bizitzak beldurrik gabe bizitzeko eskubidearen alde. Datuek erakusten duten arren halako ezkontzak oso ohitura errotua direla, 2025eko Harrotasunaren ospakizuna atzerakada baten beldurrak markatu zuen. Donald Trumpek eta Europako ultraeskuindarrek bultzatzen duten olatu erreakzionarioak agerian utzi du orain arte lortutakoa galtzeko beldur direla, batez ere gayen ezkontzari eta LGTBI+ kolektiboak lortu dituen gainerako eskubide sozialei dagokienez.
Komunitate horrenganako eta emakumeenganako gorroto-diskurtsoari eusten dioten eskuin muturreko talde horiek boterera iristeak funtsezko atzerakada ekarriko luke LGTBI+ kolektiboaren eskubideetan. Izan ere, hainbat belaunaldik ahalegin, borroka eta errebindikazio ugari egin dituzte gizartea osatzen duten guztiontzat eskubide eta betebeharretan berdintasunezkoagoa den gizarte bat lortzeko, haien sexu-orientazioa alde batera utzi gabe.

