Bidasoa Folk XXIV., folk eta sustraien topagune

Abuztuaren 22tik 24ra Bidasoa Folk jaialdiaren 24. edizioa ospatuko da

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak, Irun, Hondarribia eta Hendaiako udaletako kultura sailarekin koordinatuta, Bidasoa Folk jaialdiaren XXIV. edizioa antolatu du. Folk musikaren, musika tradizionalaren eta sustraietakoaren topagunea da, eta bertako eta nazioarteko artistek parte hartzen dute, bai beren generoan erreferenteak direnak, bai artista esperimentalagoak eta emergenteagoak.

Ondoz ondoko 3 egunetan zehar, Txingudiko badian, historia- eta ondare-aberastasun handiko aire zabaleko lekuetan, doako 6 kontzertu programatu dira. Jaialdi eredugarria da tokiko eta kanpoko alderdien arteko, edo tradizioaren eta abangoardiaren arteko kultura-aniztasun harmoniatsuari dagokionez.

Abuztuaren 22 – Hendaian (Gaztelu-zahar frontoia)

  • 20:00: SON DE MADERA
  • 21:30: GWENNYN

Abuztuaren 23 – Hondarribian (Arma plaza)

  • 20:30 CHLOÉ BIRD
  • 21:30: EL GATO CON JOTAS

Abuztuaren 24 Irunen (Juncal plazatxoa)

  • 20:00: BELHARRA
  • 21:10: JOAQUÍN PARDINILLA SEXTETO