Musika emanaldiak, lehiaketak, herri bazkaria eta sardina jana, programazioaren artean
Ohikoa denez, Durangoko kalerik ezagunenetako bat ostiral honetatik aurrera hasiko da jaiez gozatzen. Pintxo-potea izango da Carranza Trio Taldearen emanaldiaren aurreko lehen ekitaldia, 20:00etan. Hurrengo egunean, larunbata, Nafarroa taldearen emanaldiarekin hasiko da eguna, Durango Kantari musika ekimenaren barruan. Arratsaldean, bazkari herrikoiaren ondoren, bingorako txanda eta 20:00etan Luhartz taldearen emanaldia. Igandean musika eta mariatxiak izango dira giroa alaitzeko.
Astelehenean, jaietako azken egunean, txupinazoa eta meza izango dira bederatzietan. Hamarretan lore eskaintza egingo zaio Ama Birjinari eta eguerdian triki-poteoa hasiko da Txiri Txiri taldearekin.
Arratsaldetik aurrera eta jaiei agur esateko, ez dira faltako tute, igel, futbolin eta xake lehiaketa tradizionalak, Larrasoloeta Xake Taldeak antolatuak. Arratsaldeko zazpi eta erdietan txalaparta eta sardina-jana izango dira Durangoko Alde Zaharreko kale ezagun honetan.

