Bisita gidatuak Aiako Harrira

Ekitaldia abuztuaren 10ean eta 29an egingo da gaztelaniaz eta doakoa izango da

Gipuzkoako Parketxe Sareak, urtero bezala, Errenteriako Udalarekin lankidetzan, jarduera berezi batzuk antolatu ditu Errenteriako Listorretako ingurune naturalaren ezagutza eta balioa nabarmentzeko. Eskaintza hau Errenteriako Udalak abuztutik urrira bitartean burutuko dituen jarduerei gehitzen zaie.

Aisialdirako eskaintza berri honetan, abuztuaren 10 eta 29rako, Aiako Harria Parke Naturala ezagutzeko ibilbide gidatu bat antolatu da. Listorretatik abiatzen den ibilaldi gidatu labur baten bidez, parkeak gordetzen dituen altxorretako batzuk gertutik ezagutzeko aukera izango dute bisitariek. Ibilbidea gaztelaniaz egingo da eta doakoa izango da.

Saguzarren mundua

Irailaren 5ean, ostirala, egingo da azken jarduera. Lander Olasagasti adituaren eskutik saguzarren mundu ikusgarria gertutik ezagutuko dute bisitariek. Oinarrizko azalpenak emateaz gain, detektagailu berezi batzuk erabiliko dira horiek entzun ahal izateko, eta inguruneari arretaz begiratuz ere ikusi ahal izango dira. Saguzarrak gure inguruan bizi diren ugaztun hegalari ezezagunak dira; saio honen bidez, ingurunean duten garrantzi ekologikoa ezagutuko dugu. Jarduera elebiduna izango da eta iluntzean egingo da.

Jarduera guztietarako ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea (tel.: 943 494 248 edo 688 895068, email: arditurri@gipuzkoanatura.eus).