Manuel eta Marcos Veiga aita-semea, musikariak: “Instrumentu etniko guztiak oso ondo uztartu daitezke”

MANUEL ETA MARCOS VEIGA, AITA-SEMEAK, BILBOKO MASUSTEGI AUZOKOAK DIRA. AITA 1950EKO HAMARKADAN IRITSI ZEN GALIZIATIK; SEMEA, ALDIZ, BILBON JAIO ZEN. ROCKAREN ERAGINPEAN HASI BAZIREN ERE, MUSIKA TRADIZIONALA BIHURTU DA EUREN LANAREN ARDATZ, ETA GAITA BETI IZAN DA EUREN SOINUAREN PARTE.

J.E. //
Masustegitik zatozte, historia propioa duen Bilboko hegoaldeko auzo batetik. Kontatuko zenigukete nola sortu zen Masustegi eta zein izan diren bere gorabehera nagusiak?

Manuel: Masustegi 50eko hamarkadaren amaieran jaio zen, gazte galiziar asko Bilbora gerraostean bizimodu hobe baten bila iritsi zirenean. Askok agindutako lurra bilatu zuten, eta hiriko industriak erakarrita iritsi ziren. Etxea izateko, inguruko jabeari, Miguel de la Viari, lurra eskatzen zioten, eta azkar eraikitzen zuten, gauez teilatua altxatuta zuten etxeak babesten zituen Francoren lege batek babestuta. Jendeak bere bizilagunei etxea altxatzen laguntzen zien, eta horrela sortu zen solidaritatean oinarritutako auzo bat.

Marcosek ezin hobeto laburbiltzen du: “auzo hau sortzen hasi ginen, elkarri lagunduz, parekorik gabeko auzoa bihurtu zuen auzotasun horrekin”.

Masustegi sortu zuten per-tsona asko ez daude edo auzoa utzi dute. Oinordetzan jasotako tradizio kulturala galtzen ari dela sentitzen duzue? Nola irudikatzen duzue auzoa urte batzuk barru?

Manuel: Masustegiko sortzaile asko jada ez badaude ere, ondareak presente jarraitzen du. Auzoa Galiziako kultura biziarekin sortu zen: galegoak bezala bizi ginen, gure hizkuntza eta tradizioekin.
Marcosek, hirugarren belaunaldiak, aitortzen du: nahiz eta gaur egungo egoera ezberdina izan, sustrai horiek gogoan izatea da politena. Orainean bizi behar da, baina nik uste dut gure gurasoen eta gure aitona-amonen sustrai horiei esker oraina egin dugula eta horrekin etorkizuna sor dezakegula.
Biek uste dute hizkuntza eta identitatea “altxor handia” dela, eta ez dela galdu behar, globalizazioa eta aldaketak gorabehera. Marcosek dioen bezala, “merezi du harro sentiarazten zaituena mantentzea eta zure historia ezagutzea”.

Nola sortu zen musikarekiko duzuen grina, batez ere Galiziako musikarekiko? Zer musika herentzia jaso duzue etxean eta nola hasi zineten jotzen?

Manuel: Galiziako musikarekiko grina modu naturalean sortu zen. Musika norberarengan hazten da, hortzak bezala, eta “bizitza-arrazoi bat da”. Rockarekin hasi banintzen ere, Galiziara egindako bidaia batek eta gaitaren soinuak biziki hunkitu ninduten. Ilea laztu egiten zitzaidan… barrutik ateratzen den zerbait da. Auzoko talde fol-klorikoko kide zen emazteari esker, musika tradizionalera hurbildu eta gaita jotzen hasi nin-tzen. Ordutik, nire osagarria da.

Marcos: Musika beti egon zen etxean. Amak abesten eta jotzen zuen eta aitak ere musika jotzen zuen. Beraz, txikitatik izan dut harremana musikarekin, eta familiako tradizioarekin jarraitzea erabaki nuen, hots, musikagilea izatea.

Zein musika mota jotzen duzue eta zein dira zuen estilo gustukoenak?

Manuel: Nire hastapen musikalak rockak markatuta egon arren, musika tradizionalarekin bat egin nuen. Lehenik, auzoko taldearekin eta gero musika elkartea sortuz, non hasiera batean folka egiten genuen. Gero beste musika mota batzuk sartzen saiatu ginen, eta beti zegoen gaita bat.

Beste soinu batzuk ere arakatu ditugu: aurrekoan trikitixa batekin jo genuen, eta txalapartarekin ere jo izan dugu. Nik uste dut instrumentu etniko guztiak oso ondo uztartu daitezkeela.

Marcos: Txikitatik, nire kezkak beti izan dira rocka eta heavya, nahiz eta, etxean, musika korala edo elizakoa edota musika tradizionala entzuten zen. Galiziarekin nuen loturak musika tresna tradizionalekiko interesa piztu zidan. Galiziari hain errotuta sentitzen nintzenez, danborra, bonboa eta instrumentu ezberdinak ezagu-tzeko eta jotzeko grina sortu zi-tzaidan. Miresten ditut mundu horiek gurutzatzen dituzten taldeak, hala nola Mägo de Oz, folk musika rockarekin eta heavyarekin uztartzen dakitenak.

Ba al dago gaiteroen belaunaldi ordezkorik? Zaila da gaita jotzen ikastea?

Manuel: Gaita beti izan da “pobreen” musika-tresna bat, are gehiago kontserbatorioen ingurugiroetan. Bada horretaz lo-tsatzen zen jendea, gaita musika-tresna ez zela esaten zutenak. Zorionez, orain ez da horrela; belaunaldi berriek jada ia denek kontserbatorioan ikasten dute, eta horietako askok gaita jotzen dute. Izan ere, artista ikaragarriak daude. Zailtasun mailari dagokionean, musika-tresna guztiak jotzea da zaila. Gaita jotzen hasi orduko harrapatzen zaituen instrumentua da; hala ere, instrumentu konplexua da; konplexua berez, gauza asko hartu behar direlako kontuan: tenperoa, afinazioa, gustua, teknika… Nire kasuan, arima jartzen diodan gauza bakarra dela esan dezaket.

Marcos: Zerbaiti eustea, edozer dela ere, zaila da, azken finean, gizarteak eta munduak etengabe eboluzionatzen duelako. Hala ere, nik ez dut gainbehera bat ikusten kultura eta sustrai horien kasuan, baina badago horren nolabaiteko desagerpena. Zailtasunik handiena norberak duena da, hau da, nire ustez, ikasteko grina baduzu, bide erraza izango da. Aitortu beharra dago zailtasun maila jotzen duzun tresnaren araberakoa dela. Adibidez, kantatzea jotzea baino zailagoa da, baina zailtasun hori norberaren araberakoa da. Zenbat eta musika-tresna gehiago jo, orduan eta hobeto.

Nola daude presente nostalgia eta malenkonia, migrazio-prozesuei lotutako sentimenduak, zuen musikan?

Manuel: Ni galiziar sentitzen naiz, nahiz eta Bilbon jaio nintzen. Hemen ezer gabe iritsi ziren 19 edo 20 urteko hainbeste gaztetxok sentitu zuten morriña hori sentitzen dut. Nire musikaren bitartez, ni bera nor naizen arakatu dezaket, nire jatorriei entzunez.