Volotea Blues Challengue, Bluesaren hasiera

BigBlack Rhino, Jonás Molina Band, María Carbonell Blues Mood eta Sirjo Cocchi & Balta Bordoy – The Blues Way taldeen doako kontzertuak egingo dira Areatzan

Gaur, osteguna, hilak 24, 19:30etik aurrera, Areatzako kioskoak Estatuko Volotea Blues Challenge jaialdiaren 4. edizioa hartuko du. Lehiaketa Bilbao Blues Festival jaialdiaren aurrerapena izango da, eta nazioarteko emanaldi ugari eskainiko dira, ostiraletik igandera bitartean, Bizkaiko hiriburuko Udalak bultzatuta. Lehiaketako finala lau bandak jokatuko dute: bi kataluniar, bat valentziarra eta bestea madrildarra.

BigBlack Rhino (Girona), Jonás Molina Band (Madril), María Carbonell Blues Mood (Valentzia) eta Sirjo Cocchi & Balta Bordoy – The Blues Way (Bartzelona) dira ostegun honetan Estatuko Volotea Blues Challenge jaialdiaren laugarren edizioa jokatuko duten lau taldeak.

Estatuko bluesaren egungo panoramako lau talde onenetako lehiatuko dira 2026ko edizioan European Blues Challengean, musika genero horren nazioarteko ekitaldirik garrantzitsuenetako batean, plaza bat lortzeko. “Hitzordu garrantzitsu honen egoitza berriro izateak, Bilbo bluesaren nazioarteko erreferente izatea berresten du, eta lehiaketa antolatzeak jaialdiaren marka indartu baino ez du egiten”, ospatu du Carlos Mallesek, jaialdiaren zuzendariak.

Finalistak

BigBlack Rhino duela hamarkada bat pasatxo sortutako talde katalana da, eta gaur egun Nuria Mancebo (Nuri Thunder), Gerard Brugués (Pàkitsguitar), Gerard Cantero, Miquel Brugués eta Francesc Sotillos (Cheka) musikariek osatzen dute. Bere errepertorioak soularen gozotasuna rockaren eta R&Baren azidotasunarekin nahasten ditu, estudioko hirugarren diskoak, Supralove izenekoak, erakusten duen modura.

Haiekin lehiatuko da Jonás Molina Band, izena ematen dion Madrilgo blues gitarristak gidatutako konboa. Gaztetatik herriko bandetan ondua, Lowell Fulson, Jimmie Vaughan, Earl Hooker eta Duke Robillard bezalako musikarien ikasle Molinak errepertorio bat egin du , 50 ‘s-etako blues kantu propioak eta cover-ak tartekatzen dituena, Jump/West Coast Blues, swing eta boogie boogie-ekin nahastuta.