Palestinaren aldeko poesiak Azpeitian

San Agustin Kulturguneak Mohammed el-Kurdek idatzitako ‘Rifqa’ liburuaren inguruan Apoa poesia taldeak programatutako errezitaldia hartuko du igandean

Igande honetan, uztailaren 21ean, poesia errezitaldi berezia eskainiko du Apoa poesia irakurle taldeak Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.

Rifqa liburua izango dute ardatz, eta bertako poemak irakurriko dituzte, eguerdiko 12.00etan hasita.

Idazle palestinarra

Liburua Mohammed el-Kurd poeta palestinarrarena da. Jerusalemen jaiotako idazle eta aktibista da, eta azken urteetan ezagun bihurtu da, Israelgo okupaziopean bizi diren palestinarren egunerokoa poesia bidez irudikatzeko duen trebetasunagatik. Bere poemek indar handiz islatzen dituzte bizitza, erresistentzia eta nortasuna; eta nazioarteko oihartzun zabala lortu dute.

Apo taldearen ibilbidea

Apo poesia taldea duela bi ikasturte sortu zen, Jose Luis Otamendi eta Xabier Gantzarainen ekimenez.

Taldeak hilero elkartzen dira Dinamoan poesia irakurketak partekatzeko, eta noizean behin errezitaldi publikoak ere antolatzen dituzte, hau kasu.

Errezitaldiak

Lehen emanaldia Azpeitiko Udal Liburutegiaren 60. urteurrenean egin zuten. Harrezkero, hainbat egitasmo gauzatu dituzte, besteak beste, Karietara (Susa argitaletxea) eta Galbahea (Gotzon Barandiaran) liburuen inguruko saioak. Oraingoan, Mohammed el-Kurden poemek hartuko dute oholtza: Palestinako ahotsa Azpeitira iritsiko da 2025eko uztailaren 21ean.