Hilaren 23ko partida nagusian, Altuna III.ak eta Rezustak Ezkurdia eta Zabaletaren aurka jokatuko dute
Errenteriako Udalak jakinarazi du salgai daudela EPLEk (Errenteriako Pilotaren Lagunen Elkarteak) Fanderiako Agustina Otaola frontoian madalenen jaien barruan antolatu ohi duen Pilota Jaialdi Profesionalerako sarrerak.
Sarreren salmenta
Sarrerak Agustina Otaola pilotalekuan erosi ahal izango dira uztailaren 7tik, astelehena, 11ra, ostirala, 18:00etatik 20:00etara, 30 euroren truke.
Sarrerak Internet bidez erosteko aukera ere badago, www.entradasfronton.com orriaren bidez. Antolatzaileek gogorarazi dute frontoira sarrerak erostera joaten direnek eskudirutan ordaindu beharko dutela, ez baita txartelik onartzen.
Bi partida profesional
Jaialdiak jokalari profesionalen bi partida hartuko ditu 17:00etatik aurrera.
Lehen partidan Egiguren V.a eta Aldabe Salaberria eta Gaskueren aurka neurtuko dira. Bigarren partida Altuna III.ak eta Rezustak Ezkurdia eta Zabaletaren aurka jokatuko dute.

