Barakaldok piragua ibilbideak eskainiko ditu

Ekintza hau doakoa izango da eta Zamalandan egingo da datorren hileko bederatzi egunetan

Barakaldok gero eta gehiago begiratzen dio itsasadarraren ibilguari. Horren erakusgarri dira Zamalandan datorren hilerako Udalak piraguaz egiteko programatu dituen doako ibilbideak. Irteera hauei esker, barakaldarrek eta bisitariek Urban inguruan duten birika berde berria oso modu originalean ezagutzeko aukera izango dute.

Irteera horiek uztailaren 3an, 4,5ean, 10ean, 11n, 17an, 18an, 23an eta 24an izango dira, goizez edo arratsaldez, egun bakoitzeko mareen arabera. Barakaldok datorren astean martxan jarriko duen ekimen hau esperientzia pilotu gisa jaio da eta bederatzi jardunaldi hauek balioko dute piragua irteera hauek herritarren artean duten onarpena testatzeko. Herritarren harrera ona izango balitz, esperientzia datorren irailetik aurrera errepikatuko litzateke.

Barakaldo Kirolak-ek eskaintzen duen esperientzia honetan parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea Lasesarreko kiroldegira deituz irteera aurreko egunera arte. Ibilaldiek ordubete inguruko iraupena izango dute eta bakoitzean gehienez 24 parte-hartzaile egongo dira. Ibilbidea talde bakoitzaren ezaugarrien araberakoa izango da.