“El cabaret de los hombres perdidos”

Gasteizko Felix Petite Antzokiak La Querente Producciones, Seda eta Rambletaren gaztelaniazko antzezlana hartuko du ekainaren 26an, 19:30ean; emanaldi bakarrean, 30 euroko prezioan.

Antzezlan honetan, “Gizon galduen kabareta” ixtear dago. Lasterketa baten zaratak kabaretean dauden pertsonaiak ohartarazten ditu. Mutiko bat harrapatu dute, jazarri, kolpatu. Hala ere, ihes egitea eta kabaretean sartzea lortu du. Oraindik ez daki jazarpen horrek bizitzeko modu berri batera eraman duela. Barruan Patua, tatuatzaile bat eta Lullaby zain izango ditu, zauriak leziatu eta bere etorkizuna nola izan litekeen antzezteko. Mutilak abeslaria izan nahi du, baina jasotzen duen eskaintza bestelakoa da; hori da El cabaret de los hombres perdidos filmaren abiapuntua.

Zalantza existentziala, hipokrisia eta beldurra itzuli dira taula gainera. Hemen dira berriro generoaren jatorria, publikoari taburik gabe xuxurlatzea eta kontzientziak astintzea.

Abesti bakoitzak pertsonaiek bizi dituzten emozioak erretratatzen dizkigu, eta aldi berean publikoaren pentsamenduak aztoratzen ditu.