Nafarroako artisautza azoka asteburu hontan

Iruñearen bihotzean, Gazteluko Plaza artisautza garaikidearen erreferente bilakatuko da aurten ere

Hainbat diziplinatako artisau ugarik hartuko dute parte: beira, zeramika, egurra, papera, larrua, brontzea, ehungintza eta bitxigintza, besteak beste.

Eskuz egindako produktuen lana nolakoa den ezagutzeko aukera paregabea, baita erabilitako lehengaien kalitatea eta piezen akabera delikatua estimatzekoa ere.

Gauza sinpleak baina arreta handiz eginak ikustean dardara egiten duten horietakoa bazara, ez zenuke hitzordu hau galdu behar.

Azoka ekainaren 19tik 22ra luzatuko da, eta esteka honetan, ekitaldiaren informazio dena dago eskuragarri: https://www.visitnavarra.es/documents/8191683/8816990/Tintacora-Naparlur-Triptico-Artesanos-2025.pdf/0f944e6f-b403-e634-a9d3-74c0e58864d4?t=1750081496844