Azkena Rock Festival jaialdiaren kartela ekainaren 21ean

The Flaming Lips ez dira banda bat, unibertso paralelo bat baizik

The Flaming Lips taldeak unibertso psikodeliko oso bat ekarriko du Mendizabalara, God eszenatokian, 21:30ean. Oholtza gainean ez dute kontzertu arrunt bat eskainiko, baizik eta esperientzia bisual eta emozional bat, konfeti, burbuilak eta espazio-rock giroarekin. Euren disko ospetsuena, Yoshimi Battles the Pink Robots (2002), osorik joko dute. Disko honek neo-psikodelia, dream pop-a eta elektronikaren ukituak uztartzen ditu, eta istorioak fikzioz jositako emozioak azaleratzen ditu.

The Lemon Twigs Respect eszenatokira igoko dira 20:20ean, 70eko hamarkadako glam rockaren eta pop barrokoaren giroa berpizteko. D’Addario anaiek emanaldi teatrala eta melodia harrigarriak uztartzen dituzte, ikusleak berehala erakartzen dituen indar berezi batekin.

Margo Price izango da Respect eszenatokiko 22:55eko izarra, country rock zuzen eta konprometitu batekin. Bere abestietan eguneroko borrokak, berdintasunaren aldeko mezua eta landa eremuaren aldarriak ageri dira. Ahots sendo eta zintzoarekin, Mendizabalan benetako egia zabalduko du, musikaren bidez.

Dead Kennedys talde mitikoa La Salve eszenatokian ariko da 21:00etan, euren punk jarrera iraunkorrarekin. Jello Biafrarik gabe arituko dira, baina euren hasierako amorrua bizirik mantentzen dute. Holiday in Cambodia edo Kill the Poor bezalako klasikoek oraindik ere indar berdinarekin jotzen dute, eta euren zuzenekoa egungo gizartearen aurkako aldarria izango da.

EZEZEZ talde euskalduna izango da La Salve eszenatokiko lehenengoa, 18:00etan. Grunge, punk eta psikodelia uztartzen dituzte, euskara hutsean eta mezu zorrotzekin. Kabakriba diskoak identitate propioa du eta zuzenean moldetik ateratako soinu basatia eskainiko dute.

Manic Street Preachers talde galestarra God eszenatokian izango da 00:20ean. 14 disko, sari ugari eta ibilbide luze batekin, rock britainiar garaikidearen oinarrietako bat dira. Critical Thinking disko berriarekin datoz, eta beren zuzenekoa indar politiko eta emozional handikoa izango da.

The Chesterfield Kings bueltan dira La Salve eszenatokian 19:20ean, 80ko hamarkadako garage rockaren berpizkundearen aitzindariak. 15 urteko geldialdiaren ondoren, euren jatorrizko formakuntzarekin eta We’re Still All The Same disko berriarekin itzuli dira. Fuzz, farfisa eta jarrera autentikoa oholtzan.

The Hellacopters talde suediarra Respect eszenatokia itxiko du 01:50ean, rock-and-roll suhar eta zaratatsuarekin. Fuzz gitarra, energia eta Motörhead edo MC5 bezalakoen oinordetza nahasten dute. Gaur egun euren zuzenekoa benetako apisonadora bat da, eta Overdriver (2025) lan berria aurkeztuko dute.

Richard Hawley God eszenatokira igoko da 19:05ean, eta bere ahots sakon eta estilo dotorearekin entzuleak hunkituko ditu. Bere azken lana, In This City They Call You Love (2024), soinu lasaia eta erromantikoa du. Sheffield-eko musikariak kontzertu intimo eta eleganterik eskainiko du.

Derby Motoreta’s Burrito Kachimba talde andaluziarra La Salve eszenatokian izango da 23:20ean, rock andaluza, psikodelia eta stoner doinuak nahastuz. “Kinkidelia” izenpean aurkezten dute euren estiloa, eta Triana edo Smash talde klasikoen oinordeko modernoa dira, estetika urbanoarekin eta soinua trinkoz beteta.

Cherie Currie, The Runaways taldeko abeslari historikoa, La Salve eszenatokira igoko da 01:50ean. 70eko hamarkadako hard rock feminista berpiztuko du Cherry Bomb eta beste klasikoekin. Bere emanaldiak indarra, ausardia eta historia islatuko ditu, benetako rock and roll ikono baten eskutik.

EH, MERTXE! God eszenatokian arituko da 17:30ean, eta haien rock’n’rolla basatia, kale kutsukoa eta zuzen-zuzena da. Lo Sabes Bien, No Quiero Salir edo Mugaezin bezalako abestiekin, publikoa mugiaraziko dute eta pogoaren erdigunean egotea gomendatzen da.

The Pill, Respect eszenatokian izango dira 18:20an, “jank punk” etiketa pean. Gitarrak zikinak, lelo ironikoak eta zuzeneko kaotiko eta dibertigarria eskaintzen dute. Bale of Hay, Scaffolding Man edo Woman Driver bezalako abestiekin, umorea eta zarata eskutik emanda dabiltza.