The Skatalites eta Steady Rockets Donostian

Jamaikako ska musika sortu zuen bandak 60. urteurrena ospatzen du bira berezi batekin. Bere soinu ikonikoarekin belaunaldi oso bati eragin dion talde historikoa da The Skatalites. Man In The Street eta Guns of Navarone bezalako klasikoak zuzenean entzuteko aukera paregabea izango da. Oraindik ere “rough and tough”, eta beti bezain indartsu!

Steady Rockets 2018an sortutako Bilboko taldea da, hamar musikariz osatua. 60ko hamarkadako jamaikar musika (ska, rocksteady, reggae) euskarazko abestiekin uztartzen dute. 2021ean Reggaean Jarrai binilo kolektiboan parte hartu zuten Anje Duhalderen Eperrak abestiaren bertsioarekin. 2022an, berriz, Amurrioko Burubio aretoan grabatutako disko bat kaleratu zuten, euskaraz idatzitako abesti propioekin.

Taldeak Euskal Herriko hainbat eszenatoki zapaldu ditu jada: Bilboko Kafe Antzokia, Gorlizko Pine Groove Festibala, Legorreggaen, eta beste hainbat herri eta jaialditan.

Kontzertuaren data ekainak 15, arratsaldeko 20:00tan izango da Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean. Sarrerak eskuragai daude webgunean 25 eurotan.