Alberto Cortesen ‘Analphabet’, Azkuna Zentroan

Pieza “queer mito edo kondaira baten asmakizuna da: ingurune naturaletan bikoteei agertzen zaien eta haragiaren zaurian harrapatuta bizi den espiritu erromantikoarena”

Alberto Cortés dramaturgo eta eszena-zuzendariak Analphabet bere azken sorkuntza eszenikoa aurkeztuko du ekainaren 12an Azkuna Zentroan (Alhóndiga Bilbao). 2024an Tarrasako TNT Jaialdian estreinatutako pieza, egilearen hitzetan, “queer mito edo kondaira baten asmakizuna da: ingurune naturaletan bikoteei agertzen zaien eta haragiaren zaurian harrapatuta bizi den espiritu erromantikoarena”.

“Poesiak tratu txarren zauriagatik egin dezakeenaren historia da”, esan du antzerkigileak, eta azaldu duenez, “Analphabeten espiritua beharragatik sortzen da, desioagatik gehien bat, “maitale bikotetik” gaizki tratatuta datozen gorputzak txukuntzera edo sendatzera datorren mamu bat irudikatzeagatik.

Cortesen pieza “genero barneko indarkeriek zeharkatzen dute. Bi gizon, askotan kendu edo ezabatu egiten ez duen oinordetza patriarkala gainean daramatela”, adierazi dute Azkuna Zentrotik. “Ilunabarrean, bikote batek Gulpiyuriko hondartzan eztabaida gogorra izan ondoren, Analphabet izeneko mamu erromantiko bat agertu da itsasoaren gainean, bere istorioa kontatzera eta bikoteari abestiak kantatzera”, zehaztu dute.