Android zein IOS plataformetan
Jokalari anitzeko estrategia-jokoa da, denbora errealean. Konkistak, diplomaziak eta baliabideen kudeaketak definituko dute zure inperioaren patua. Egin aurre dozenaka jokalariri aldi berean, lurraldea kontrolatzeko. Hasi gune txiki batean, eta saiatu azkar hedatzen, inguruko lurraldeei eraso eginez, defentsa-egiturak eraikiz, aurkariekin akordioak bilatuz… Garaipenaren gakoa hedapenaren, defentsaren eta lankidetzaren arteko oreka aurkitzea da. Irabazteko, gutxienez lurralde osoaren % 72 konkistatu beharko duzu.