Joana Oregi, idazlea: “Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzen dugu”

JOANA OREGUI LANDIA, GERNIKAN (BIZKAIA) JAIOA 1985EAN. MUSIKOLOGIAN LIZENTZIATUA, HISTORIAKO IRAKASLEA DA GAUR EGUN. JOANA KLARINETEA ETA FLAUTA JOTZEN DISFRUTATZEN DUEN PERSONA APALA DA. KAFE BAT HARTZEA ITSASOARI BEGIRA DAGOEN BITARTEAN BERE UNERIK GOGOKOENA DA

J.E. //
Irakurle sutsua eta sare sozialetan oso aktiboa zara. Zein irakurgai motak erakartzen zaitu gehien?

Irakurgai guztiak gustatzen zaizkit, baina historikoak eta beldurrezkoak gustatzen zaizkit gehien.

Zure ustez, zer ekarpen egiten du irakurtzeak zure bizitza pertsonalean eta profesionalean?

Erraz galtzen dut arreta eta zentratzen laguntzen dit. Lasaitu ere egiten nau. Baina beste mundu batzuk ezagutzea asko gustatzen zait!

Zer pentsatzen duzu sare sozialek irakurzaletasunaren eta literaturaren zabalkundean duten paperaz?

Nik uste dut asko laguntzen duela zentzu askotan. Liburu berriak ezagutzeko aukera ematen dizu, agian zure kabuz erosiko ez zenituzkeenak. Beste irakurle asko ezagutzeko aukera ere badago. Gainera, jende askok bideo oso onak eta bisualki oso erakargarriak egiten ditu, eta horrek irakurzaletasuna sustatzen laguntzen du.

Duela gutxi bi liburu argitaratu dituzu, Los cuentos de Mari Anboto eta Los cuentos de El Mariquelo. Hitz egiguzu apur bat haiei buruz. Zer nolako harrera izan dute aurkezpenetan? Baduzu buruan liburu edo proiektu literario berriren bat?

Lehenengo liburua Los cuentos de Mari Anboto izan zen, eta handik gutxira argitaratu zen bestea. Bi liburu hauek helduen-tzako ipuinak dira, bata Euskadin kokatuta eta bestea Salamancan. Mitologia, leku espezifikoak…, dena dago erlazionatuta. Hainbat gairi buruzko istorioak daude, arreta manten-tzeko. Erosi nahi izanez gero, Amazonen daude.

Oso harrera ona izan dute orokorrean, baina bereziki hemengo kulturarekin erlazionatuta dagoen lehenengo liburuak harrera hobea izan du.

Orain ekainean, hurrengo liburua argitaratzeko asmoa dut. Helduentzako 13 ipuinez osatutako liburua izango da eta istorioa Urdaibain kokatuta dago. Los Cuentos de las brujas deituko da eta… ez dut gehiago kontatuko!

Gizarte askotariko honetan, nola ikusten duzu euskararen egungo egoera? Zure ustez, erakundeak nahikoa egiten ari dira erabilera sustatzeko, bereziki belaunaldi berrien artean? Zer esan nahi du zuretzat euskara eta euskal kultura gaur egungo gizartean babesten eta zabaltzen laguntzeak?

Egia esan, eta ez zait batere gustatzen esango dudana, baina gero eta euskara gutxiago en-tzuten dut kalean. Belaunaldi berriekin gauza zoragarriak egiten ari dira gaur egun, ez bakarrik euskara mailan, gai askotan baizik, asko gustatzen zait hartzen ari diren bidea.

Behin baino gehiagotan hitz egin duzu euskal kulturaren garrantziaz.

Zoragarria da euskal kultura zabaltzea. Ezagutaraztea, azaltzea, hari buruz hitz egitea, eta eztabaidatzea, bai bertoko jendearekin, bai kanpokoekin. Beti ikasten da zerbait edo ezagutzen ez zenuen datu batekin oheratzen zara!

Txikienen artean euskara sustatzeko, ipuin kontalari aritzen zara euskaraz. Nolakoa izan da haurren eran-tzuna? Eta zer iritzi dute gurasoek, bereziki euskaldunak ez direnek?

Oso ona! Asko gustatzen zaie eta parte-hartze handia egoten da. Egunen batean asko gustatuko litzaidake helduekin ere halako zerbait egitea. Gainera, euskara sustatzeko ekintza oso polita da.

Badakigu zure bokazioa irakaskuntza dela eta Bermeoko HHEn irakasle lan egiten duzula. Nola lortzen duzu hainbeste jarduera orekatzea zure eguneroko bizitzan?

Egun askotan ez dut lortzen, egia esan. Baina azkenaldi honetan agenda batekin antolatzen hasi naiz, osteratzean kaosa sortzen da nire inguruan!

Eskolak emateaz gain, bestelako jarduerarik egiten duzue ikastetxean ikasleen artean euskararen erabilera sustatzeko?

Bai, noski! Irakurzaletasuna bultzatzen ari gara, batez ere euskaraz, eta herrian egiten diren ekintzetan parte hartzea bultzatzen hasi gara. Irteerak ere euskaraz egiten ahalegin-tzen gara.

Gabonetan, Mari Domingi antzezten duzu. Nola sortu zen ideia hori? Zer da per-tsonaia hau interpretatzetik gehien gustatzen zaizuna?

Auzoko elkartetik deitu zidaten ea prest nengoen galdetzeko, baiezkoa eman nien eta horrela hasi nintzen. Umeen begirada, ilusioz beteta. Ez dago ezer parekoa denik.

Parte hartu duzun desfileren baten pasadizo bereziren bat ba al duzu?

Gauza barregarri asko gertatu zaizkit, gehienbat. Baina behin lotsa ikaragarria sentitu nuen batean. Lurrera erori nintzen. Imaginatu, denak begira. Lurretik altxatu nintzen, barre egin eta ozenki esan nuen: “Despistatuta nago, nekatuta, hainbeste opari prestatzen! Ale, en marcha!!!” Jendea txaloka hasi ziren eta desfilea egiten jarraitu genuen.

Urtean zehar baduzu beste alderdi artistiko edo sor-tzailerik?

Gernikako musika eskolako ikaslea naiz eta bertako bandan eta orkestran parte hartzen dut. Flauta eta klarinete baxua jotzen ditut.