Soul eta reggae soinuak Hell Dorado aretoan

Ostiral zein larunbatean, Venta de la Estrellako gunea hainbat Dj-ek hartuko dute

Lehen edizioa errealitate bihurtuko da asteburu honetan Hell Doradon. Gasteiz Soul & Reggae Weekender-At the club bi jardunalditan banatuko da, non Dj ezberdinak ostiral eta larunbat gauez jardungo duten Arabako hiriburuko infernu berezian.

Bi egun horietan, Venta de la Estrella kaleko agertokiaren ateak 21:45ean irekiko dira, eta 15 minutu geroago hasiko dira lehen soinuak entzuten. Momentuz, oraindik badaude sarrerak salgai, baina ez da ahaztu behar bi egunetarako abonua ere lor daitekeela.

Ostiralean Rudie Sounds, Bill Kealy, Mr. Klin eta The Namesakes taldeen esku geratuko da. 24 ordu geroago, larunbatean Dave Mack, Lluis Cardenal, Jose Kmas eta Ritxik neurtuko dituzte indarrak.