Doako yoga ikastaroak Lazkaon

Saioak ekainaren 23, 25 eta 30ean eta uztailaren 2an izango dira

Lazkaoko Udalak yoga ikastaroak antolatu ditu, alde batetik Sakontze ikastaroa eskainiko da yoga esperientzia dutenentzat; eta bestetik, Yoga ezagutzen, diziplina honetan lehen urratsak eman nahi dituztenentzat.

Saioak ekainaren 23, 25 eta 30ean eta uztailaren 2an izango dira udaletxean, bi ordutegitan: 17.00etatik 18.30era eta 18.30etik 20.00etara.

Parte hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da, Udaletxean. Izena emateko epea ekainaren 16an amaituko da.