Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdia ekainaren 4tik 7ra

Bilbao-Barakaldo, 2025eko ekainaren 3a – ACT FESTIVAL, arte eszeniko gorakorren nazioarteko erreferentea, ekainaren 4tik 7ra ospatuko da 22. edizioarekin, hainbat herrialdetatik datozen dantza, performance eta antzerki diziplinen 16 ikuskizun biltzen dituen programa batekin. Emanaldiak Bilboko eta Barakaldoko hainbat kultur gunetan izango dira, hala nola, Barakaldo Antzokian, Guggenheim Museoan, Campos Eliseos Antzokian, BBK Aretoan, Kafe Antzokian eta ZAWPen (atal pedagogikoa hartuko du).

Duela bi hamarkada baino gehiago BAI – Bizkaiko Antzerki Ikastegiak antolatuta, jaialdiak nazioarteko sorkuntza eszeniko berriaren zabalkundearekin eta zirkuitu konbentzionaletatik kanpo lan egiten duten konpainiei bultzada ematearekin duen konpromisoari eusten dio.

Aurtengo edizioan, bost kontinenteetako 500 proposamen inguru jaso ditu jaialdiak. Hautaketa-prozesu baten ondoren, batzordeak 14 pieza labur aukeratu ditu lehiaketarako (30 minutura artekoak), 2024an saritutako konpainien 2 pieza gonbidatu, 2 workshop eta topaketa profesional bat artistekin, kudeatzaileekin eta publikoarekin.

Sarrerak, 8 euroan saio bakoitzeko, lehiatiletan, jaialdiaren webgunean edo parte hartzen duten antzokietako plataformetan erosi ahal izango dira. Pizgarri gisa, sarrera bakoitza doan sartuko da jardunaldi bereko gainerako saioetara, leihatilan aurkeztu ondoren.

PROGRAMAZIOA

Ekainaren 4a – 20:30 – Kafe Antzokia Alter Nation Idoia Tapia / Euskal Herria CRIME BRÜLÉ Teatro del cielo / Ecuador

Ekainaren 5a – 18:30 – Barakaldo Antzokia
Mondo Lauro / Italia
Coloving El Faro / C. Madrid

20:30 – Campos Eliseos Antzokia
Material Teatro de los chinos / C. Valencia
Mantra by night Venérea / C Valencia / Euskal Herria
Alleo Colectivo Glovo / Galicia-Portugal

Ekainaren 6a – 18:30 – Barakaldo Antzokia
ÊTRE Cía. Miguel Jiménez / C. Valencia
Cuir-darme Kike Arias / Castilla y León

21:00 – Teatro Campos
Pink Lady Rosalie Wanka / Alemania
Pre-Giudizio GDO/UDA – Gruppo Danza Oggi / Italia
An Act Neil Höhener / Suiza

Ekainaren 7a – 12:00 – Guggenheim Bilbao Museoa
Chose to stray than stay GOMsisun / Korea
Re-Garde Cie MF | Maxime & Francesco / Francia

20:30 – Sala BBK Aretoa
Metamorfosis 2.0 Yeinner Chicas (Colectivo Las Mañas) / Nicaragua-Aragón
Repoblar el alma en tiempos de mascarilla Maravilla theater / Cataluña