Truebako 20 ikasleren talentua Barakaldo Antzokian

‘Entrañas’ izeneko erakusketa doan bisitatu daiteke asteazken arratsaldero

Barakaldon artista eta sortzaileen harrobi handia dago eta horren erakusle da Entrañas erakusketa, asteazken arratsaldero Barakaldo Antzokian doan ikus daitekeen erakusketa. Erakusketa honetan Trueba Institutuko hogei bat ikasleren lan artistikoak bildu eta erakusten dira. “Jardueraren helburua da Barakaldoko hezkuntza-komunitatearekin programa bat garatzea, pentsamendu kritikoa eta gizarte-hobekuntza sustatzeko, eta, aldi berean, Antzokia topagune bihurtzea, artearen eta hezkuntzaren arteko elkargune naturala ikusarazteko”, adierazi zuen Rakel Olalla Barakaldo Antzokiko lehendakariak.

Hala, erakusketako parte-hartzaileek gizakiaren barrua nola ikusten duten azaldu nahi dute beren obren bidez, eta, hedaduraz, baita beren barrua nola ikusten duten ere. Autoanalisi horretatik abiatuta, artista gazteek beren lanetan islatu nahi izan dituzten hainbat ikuspuntu sortzen dira.

“Gure barnealdeaz hitz egiteko aitzakia gisa balio duen anatomia-lezioa planteatzen du “Entrañas”-ek. Zer gertatzen da gure gorputzean bizi ditugun esperientziekin? Nola gordetzen dituzu? Zer marka uzten dute? Zerez eginak gaude? Galdera horietatik eta beste batzuetatik abiatuta, ikasleek kaxa bat hartu dute, gorputz-edukiontzi baten metafora gisa, barrualdeaz hitz egiteko”, esan zuen Olallak amaitzeko.