C. Tangana eta Marta Nieto, ‘Zinemagileen Elkarrizketak’

Abeslari madrildarrak eta aktore murtziarrak hartuko dute parte osteguneko solasaldian

C. Tangana eta Marta Nieto izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren ‘Zinemagileen Elkarrizketak’ zikloaren hurrengo saioaren protagonistak. Hitzordua ostegunean, maiatzak 29, arratsaldeko 19.00etan izango da, Santa Teresa Komentuko Areto Nagusian, gaur egun Koldo Mitxelena Kulturgunearen egoitza izenez ezaguna dena, eta gaztelaniaz egingo da.

Madrildarra, hirugarrenez Donostian

Antón Álvarez (C. Tangana) Donostiara datorren hirugarren urtea izango da jarraian, bi urtez segidan izan baitzen Zinemaldian. 2023an, bere buruari buruzko dokumentala aurkeztu zuen: “Esta ambición desmedida”. Iaz ordea, “La guitarra flamenca de Yeray Cortés” izan zen madrildarrak ekarri zuen lana, Yeray Cortés artista alakantarrari buruzko dokumental bat, “New Directors” sekzioaren barruan.

Nietok zuzendutako lehen film luzea

Marta Nietok bere lehenengo laburmetraia 2022an zuzendu zuen, “Son”. 2024ean ordea, laburmetrai horri jarraipena emateko asmoz, pelikula luze bat zuzendu zuen Nietok, “La mitad de Ana” izenekoa. Bertan, Anaren papela interpretatzen du aktore murtziarrak, Son (Noa Alvarez) protagonistaren amarena.

Hitzaldiak “Zinemagile hasiberriak eta beste diziplina batzuk” izena du eta sarrera doakoa izango da.