Miguel Delibes eta Kandido Uranga naturaz eta arteaz

Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da Zumaiako Aita Mari antzokian eta sarrera doakoa izango da aretoa bete arte.

Europako Geoparkeen asteak aurrera darrai. Gaur arratsaldean bertan, zientzia, artea eta komunikazioa uztartzen dituen Geotalks ekimenaren seigarren edizioa egingo da Zumaian.

Oraingo honetan, Miguel Delibes de Castro CSICeko biologo ezagunak Asier Hilario Geoparkeko zuzendari zientifikoarekin hitz egingo du, Gracias a la vida izenburupean. Hitzaldia gizakiaren eta naturaren arteko harreman estuaren ingurukoa izango da. Itxiera artistiko gisa, Kandido Uranga aktore zumaiarrak poesia errezitatuko du euskaraz eta gaztelaniaz, eta tonu literarioa emango dio ekitaldiari.

Sarrera librea lekuak bete arte

Gauzak horrela, topaketa astearte arratsalde honetan izango da, 19.00etatik aurrera, Zumaiako Aita Mari antzokian. Ateak 18:45ean irekiko dira eta sarrera doakoa izango da aretoa bete arte. Euskal kostaldeko Geoparkearen webgunean informazio gehiago eskuratu daiteke.