Uztailaren 11tik 31ra egingo dute mendi ibilbideak eta kontzertuak uztartzen dituen jaialdia
Bada Euskal Herria mendebaldetik ekialdera zeharkatzen duen gailur bat, bere urak Kantauri itsasorantz eta Mediterraneorantz banatzen dituena. Lerro zoragarri eta zabal horri, uren banalerroari, Urmuga deitzen zaio. Eta Urmuga da, halaber, duela sei ediziotik egiten ari den musika-jaialdi originalaren izena. Aurten Bizkaian hasiko da, uztailaren 11n, eta, beste behin ere, musika-zeharkaldi bat egingo da gure euskal gailurretan barrena.
Euskal Herria mendebaldetik uda honetara zeharkatuko du proiektuak, ibilaldiak eta musika emanaldiak uztartuz. Urmuga 2025 uztailaren 11tik 31ra ospatuko da aurten, Peña Angulon hasi eta Santa Grazin bukatuta.
Ohi bezala, mendiko ibilbideak eta musika emanaldiak lotuko ditu, 25 kontzertu (Eñaut Elorrieta, Alaitz eta Maider, Janus Lester…), eta Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Nafarroa Beherea eta Zuberoa zeharkatuko ditu. Aurten, gainera, uztailaren 20an Urmugarentzat espresuki sortutako Ipuskoa 1000 ikuskizuna taularatuko dute Ulizarren.
Parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena. Ibilbide osoa edo zati bat egin ahal izango dute, eta antolatzaileek janaria eta ostatua emango diete parte-hartzaileei.
Programa
Jaialdia uztailaren 11n abiatuko da Bizkaian, Puerto Angulo – Urduñan, hain zuzen ere. Urriaren 12an, Urduñatik, Altubetik igaroko da, eta egun bat geroago Gaztelugatxera, Burgoara, Bermeora, Santimamiñera eta Ereñozarrera iritsiko da. Uztailaren 14an eramango ditu Ereñoko partaideak Ziortza-Bolibarrera. Eta hortik, Ziortza- Bolibar, Oiz, Maume, Garai, Gederiaga, Durango eta Mañariara.
Ibilaldirako eta kontzertuetarako sarrerak erreserbatzeko, web orrira (www.urmuga.eus) jo behar da. Bertan dago proiektu honi buruzko informazio guztia. Musika eta natura uztartuko ditu seigarren edizioak.