Euskararen erabileraren aldeko ekimena babesteko ekitaldi ugari egingo dituzte datozen egunetan
Iritsi da Euskaraldia eta Gipuzkoak beso zabalik hartu du hainbat herritan euskararen erabilera sustatzeko herri ekimena.
Zenbait herritan
Donostian, ongietorria 19:00etan izan da, Egiako Blas de Otero plazan, baita Intxaurrondoko Kultur Etxean ere.
Euskaraldia 19:00etan abiatu da Andoaingo Zumea plazan; Irunen, Zabaltza plazan; Azpeitian , Herriko plazan eta Mendaron, udaletxean.
Astigarragan ordubete lehenago hasi da, Emakumeen Plazan, baita Ordiziako Plaza Nagusian ere. Usurbilen, aldiz, udaletxetik atera den kalejira batekin egin diote harrera 18:30ean.
Euskaraldiari babesa
Euskaraldiaren aldeko ekintza ugari eta askotarikoak izango dira datozen egunetan Gipuzkoako herri eta auzo gehientsuenetan.