Itsasmuseum, ozeanoen kontserbazioarekin bat eginez

Urez Ur Fest 2025 jaialdia ospatuko da igande honetan.

Bilboko Itsasmuseum-ak Urez Ur Fest 2025 jaialdia hartuko du igande honetan, hilak 18. Bertan, itsas -dibulgazioa eta -kontserbazioa sustatzeko hainbat jarduera egingo dira, 2024ko lehen edizioak izandako arrakastaren ondoren, 1.500 pertsona baino gehiago bildu baitzituen. Ekitaldiaren aurkezpenean, Itsasmuseumeko zuzendari Jon Ruigómezek “Itsasmuseumek jasangarritasunarekin duen konpromisoa” azpimarratu zuen; Tantak GKEaren sortzaileetako bat den Ana de Larak, berriz, “Tantak-en helburua itsasoa jendeari eta jendea itsasora hurbiltzea” dela adierazi zuen.

Bigarren edizioa gaurtik asteazkenera bitartean ospatuko da, itsasoa, zientziaren dibulgazioa eta artea maite dutenentzako ezinbesteko hitzordu gisa finkatzeko helburuarekin. Jaialdia Bizkaiko hainbat udalerritan egiten da, eta oso programazio berezia du, proposamen berritzaile, parte-hartzaile eta doakoez betea. Igandean, Museoen Nazioarteko Egunarekin batera, Itsasmuseum izango da jaialdiaren epizentroa. Adin guztietarako jarduerak izango dira, argazki-erakusketa eta itsasoa dibulgatzeko tailerrak.