Hogeita hamar artista baino gehiago III. Boga Boga Festibalean

Leon Benavente, Gots Street Park, Christian Loffer eta Brooke Combe musika taldeak izango dira Donostiako Boga Boga Festibala jaialdiaren hirugarren edizioko kartelburuak.

Berrikuntza gisa, hiru agertoki izango dira, kanpoko bi eta barruko beste bat “ezkutatuta” eraikin horretan, baita doako kontzertuak eta azoka txiki bat ere Easo plazan. Hala iragarri dute musika “independentearen” jai honen antolatzaileek, ohar batean. Orain arte jaialdiaren kartelik “internazionalena” izango dela azpimarratu ostean, iturri berdinek adierazi dute bi agertoki egongo direla Miramar jauregiko lorategietan, eta hirugarren bat eraikin horren barruan “ezkutatuta”.

Edizio honetako proposamenak souletik rockera doaz, hip hopetik elektronikara, pop garaikidetik pasatuz. Hala, besteak beste, Gotts Street Park, soula, hip hopa eta ekoizpen analogikoa nahasten dituzten taldeak eta Leon Benavente, Estatuko zuzeneko talde onenetakoak, izango dira kartelean.

Gainera, Christian Löffler alemaniarrak, elektronika emozionalaren erreferenteak, Kontxako badiari buruzko zuzeneko bat eskainiko du, eta techno proposamena Jacquesen eskutik iritsiko da.

Doako kontzertuak Easo plazan

Brooke Combe eskoziarrak Dancing at the Edge of the World (2025) albuma aurkeztuko du, soul klasikoa eta pop garaikidea uztartzen dituena. Beste artista batzuk ere izango dira jaialdian, Kokoshca eta Azuleja donostiarrak. Deadletter, Ke Lepo & Félix Buff eta Le Parody ere izango dira euren elektronika esperimentalarekin. Barruko eszenatoki berrian, Teatro Escondidon, Saguxar eta Eneritz Furyak bezalako artisten emanaldiak izango dira. Jaialdirako sarrerak salgai daude jada.

Aurtengo berrikuntza gisa, Easo plazan doako kontzertuak izango dira, Tatxers, Kiliki, Naxker, Putas Amak, Aimarz eta Henge talde britainiarraren emanaldiekin.

Gune horretan Mercadabadillo ere jarriko da, “jai-giroa estropadak ikustera datorren jendearekin uztartzeko asmoz, Euskotrenen geltokitik Easo plazara sartuko dena”.