BESTIE BREAKUP

Joko dinamiko eta erakargarria da, eta Kupidorena egitea da zure helburua. Pertsona pare bat aurkitu beharko duzu, eta maitemindu daitezen lortu, bikote bihurtu arte. Bildu haien harremana sendotzen duten objektu hunkigarriak: abesti erromantikoak, afariak kandelen argitan, paseoak eskutik helduta… Eta, batez ere, saihestu eztabaida eragin lezakeen guztia. Egin tiro puntu positiboak lortzeko, eta zure bikotearen maitasun-maila ondoko bikotearenaren gainetik mantentzeko.