Mikel Urdangarinek kontzertua eskainiko du larunbatean Beasainen

Mikel Urdangarin abeslari bizkaitarrak doako kontzertua eskainiko du larunbat honetan, maiatzaren 10ean, Beasaingo orkestrarekin batera, Goierriko La Salle ikastetxeko patioan.

Zornotzako kantariaren jarraitzaileentzat ezinbesteko hitzordua, Badena eta ez dena ikuskizuna ekarriko baitu Beasainera, bere doinu ezagunenak errepasatuz. 2022an BOSekin (Bilbao Orkestra Sinfonikoa) batera 25 urte bete zituela ospatzeko grabatu zuen diskoa da.

Oraingoan, Beasaingo Orkestrak (Xabier Sarasolak Loinatz Musika Eskolan sortua) eta Xabier Zeberiok (2023tik) lagunduta egingo du, Bingen Mendizabal konpositoreak eta Koldo Uriarte ekoizleak espresuki egokitutako errepertorioa interpretatzeko.

Urdangarinen musikaz gozatzeko aukera paregabea da, sarrera doakoa baita aretoa bete arte.

Kontzertua 19:30ean hasiko da, baina ateak 19:00etan irekiko dira.