Iruñeko Udalak Kantu eta Hitza euskarazko formatu txikiko kontzertu zikloaren edizio berri bat antolatu du. Aurreko urteetan bezala, maiatzaren 15etik ekainaren 19ra bitartean sei kontzertu izango dira, guztiak doanik, “Virgen De La O” plazan. Hala ere, oraingoan, Jon Maia artistak irekiera kontzertu berezia eskainiko du, apirilaren 24an, Baluarten.
Artista parte-hartzaileak
Maider Beloki Unzu Kultura, Jai, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi delegatuak eman ditu gaur goizean Iruñeko Udalaren proposamen musikal honen xehetasunak. Bertan, Anari, Frikun, Ziztada&Rlantz, Hiuzz, Mirua eta Xendra bezalako artistek parte hartuko dute, Jon Maiaz gain. Aurkezpenean Niko Perret eta Xabi Leon Frikungo abeslaria eta teklatua izan ditu lagun, hurrenez hurren.
Irekiera konztertua Baluarten
Jon Maiaren irekiera-kontzertua Baluarten izango da, eta sarrerak 15 euro balio du. Gainerakoek Virgen De La O plaza izango dute eszenatoki. Eguraldiak uzten ez badu, kontzertuak Erraldoien Patiora (Descalzos kalea, 72) eramango dira. Kasu horretan, edukiera mugatua izango litzateke, baina sarrerak doakoak izango dira eta kontzertuak hasi baino ordubete lehenago jaso ahal izango dira, pertsona bakoitzeko bi sarrera eskuratu ahal izago direlarik.
Ziztada&Rlantzen kontzertua
Zikloaren lehen kontzertua maiatzaren 15ean izango da eta Ziztada & Rlantz taldeak emango du. Ekitaldia Euskaraldiaren lehen egunarekin bat dator. Horregatik, egokitzat jo da bi programazioak koordinatzea, eta Taupa Mugimenduak egindako proposamena integratzea, Euskaraldiari ongietorria emateko kontzertu-ziklo honekin. Koordinazio horri esker, programazio jarraitua egin daiteke arratsaldean zehar, euskarazko kultur jarduera indartuz. Gainera, Kultura, Jai, Hezkuntza eta Kirol Arloak euskarazko kulturgintzaren sustapenarekin duen konpromisoari erantzuten dio erabaki honek, Euskaraldiaren erabilera sustatzeko helburuarekin bat etorriz.
Anariren kontzertua
Maiatzaren 22an Anarik hartuko du txanda, 1997an bere izena daraman lehen diskoa kaleratu zuenetik euskal musikaren munduan dagoen ahotsik pertsonalenetakoa. Gaur egun, bere talde indartsuarekin batera, bere azken diskoaren aurkezpen biran ari da lanean, Giza zarata (Tristuraren industria, 2024). Joaquin Pascualekin elkarlanean ekoiztua eta Paco Locoren estudioan grabatua, aurtengo diskorik onenetakoa izan da Rock de Lux aldizkariaren arabera, besteak beste.
Frikunen kontzertua
Bestalde, Frikunek maiatzaren 29an itxiko du emanaldia. Taldea lau euskal musikarik eta Afrika Mendebaldeko musika elektrikoan inspiratutako afro-rock talde batek osatzen dute, baina nortasun musikal propioa sortu dute. Bere azken diskoa, Ezerezko Herria, 2022an argitaratu zuen. Melodia liluragarriak eta uhin erritmikoak uztartzen dituzten konposizio originalak biltzen ditu, baita kritika sozialetik hausnarketa globalera eta introspekziora doazen euskarazko letrak ere.