
UNAI GANDARIAS /2020-10-19/ KulturAraba lurraldeko kultura eta sorkuntza sektoreari arreta emateko bulegoak ‘Topaketak. KulturAraba Bulegoaren ezagutza gunea’ prestakuntza programa antolatu du, eta hiru jardunaldi eskainiko ditu sarean, kultur sektorea kezkatzen duten gaiak jorratzeko asmoz. Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak sortutako proiektua da KulturAraba bulegoa.
Ekimenaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, saioak urriaren 28an, azaroaren 18an eta abenduaren 16an izango dira saioak, 18:00etatik 20:00etara. Jardunaldiak doakoak dira, baina izena eman beharko da www.kulturaraba.eus web orrian.
Lehen topaketa ‘Motibazioa, erreakzioa eta autozainketarako tresna profesionalak’ izango
da, Marta C. Dehesarekin (gaztelaniaz). Bigarren saioa Unesco Etxeko kide Guzmán-ek eskainiko du, gaztelaniaz: ‘Kultura eta garapen jasangarria (GJH, 2030 agenda)’.
Azken hitzaldia ‘Kultura eta sormen proiektuak parte hartzea txertatuz garatzeko, zer hartu kontuan? Oinarrizko zenbat gako’ izango da, eta Prometea enpresako kide Iciar Montejok eta Zorione Aierbek emango dute, euskaraz. Saioak grabatu egingo dira, eta web orrian jarraituko ahalko dira.
‘Topaketak. KulturAraba Bulegoaren ezagutza gunea’ Arabako kultura eta sorkuntzaren sektoreari arreta emateko prestakuntza programa da. Bulegotik egin duten entzute aktiboaren emaitza dira jardunaldiak, eta sektoreko profesionalek azaldutako kezka nagusiak lantzea da helburua.