“Kameleoiak” izenburua izango du eta penintsulako beste musikari batzuekin elkarlanean egindako konposizioak bilduko ditu
Osasun arazoak dituen arren, Kepa Junkera musikagile eta trikitilariak aktibo jarraitzen du eta uko egiten dio erretiro artistikoari. Laster 60 urte beteko dituela eta bere ibilbidean egindako lanari atzera begiratu ondoren, maiatzean disko berri bat argitaratuko duela baieztatu du musikari bizkaitarrak. Kameleioak izenburua izango du eta “penintsulako beste musikari batzuekin elkarlanean egindako konposizioak” bilduko ditu.
Aurreko lan emankorrak
Kamaleoiak egiten duen bezala, 2018ko amaieran iktusak eragindako testuingurur eta egoera pertsonal berrira egokituz, Junkerak aktibo jarraitzen du mugikortasun eta adierazpen arazoak dituen arren. Berpiztu dokumentalean, liburu batean eta Erromeriak diskoan erakutsi zuen bezala. Azken hau iaz argitaratu zuen, eta Euskal Herriko, Portugaleko eta Estatuko 40 pandereteirekin egindako elkarlana biltzen ditu.
Kameleoiak
Junkerak 60 urte beteko ditu uztailean eta, data biribil hori aprobetxatuz, disko berri bat argitaratuko du maiatzean, Kameleoiak izenburuarekin. Bertan, beste musikari batzuekin partekatutako kantu zaharrak berreskuratuko ditu. “60 urte beteko nituela aprobetxatuz, aspaldi hasi nintzen han eta hemen egin nituen kolaborazioak entzuten. Nire kantuak ziren beste musikari batzuentzat eta baita beste batzuek konposatutakoak ere”, azaldu du musikari bilbotarra
Mutatzen den izakia
Etorkizuneko diskoaren izenburuak Keparen gaitasuna goraipatzen du, kamaleoiak bezala, “mutatu eta egokitzen den izakia” dela ziurtauz. Musikariak bere ibilbidean zehar partekatutako lanak horien “erakusgarri” dira. “Asko zirenez, penintsulako musikariengan zentratzea erabaki nuen. Batzuk ezagunak dira, baina beste batzuek alde ezezaguna erakusten dute askorentzat “, adierazi du Junkerak.
“Niretzat ere zaila da nire arrastoa jarraitzea”, azaldu du Junkerak bere lanean egindako ikerketa lan horri buruz. “Berpiztu dokumentala ikusi ondoren lagun batek esan zidan bezala, sei bizitza beharko lirateke horrelako zerbait egiteko”, jarraitzen du Junkerak. “Bitxia da, nik gehiago egingo bainukeen, are gehiago. Eta Kameleoiak ildo horretatik doa “, dio bere azken diskoari buruz.
Musikari bizkaitarrak hainbat musikarirekin kolaboratu du, besteak beste Cobla Sant Jordi, Ibon Koteron, Oskorri, Sorginak, Cristina Pato, Budiño, Luar Na Lubre, Uxía, Melonious Quartet, Teresa Salgueiro, Lluis Llach, Miguel Bosé, Luis Eduardo Aute, Joaquín Díaz, Francis Díez eta Julio Pereira.