Jennifer Lopez abeslari latinoamerikarrak udan eskainiko duen Estatuko birarako sarrerak datorren astean jarriko dira salgai. Uztailaren 16an, Barakaldoko BECen eskainiko du kontzertua, non On The Floor, Let ‘s Get Loud eta Una noche más lana arrakastsu guztiak entzungo ahal izango dira.
Datorren astelehenean, hilak 14, eta asteartean, apirilak 15, eguerditik aurrera, Banco Santanderreko bezeroentzako sarreren aurre-salmenta esklusiboa egongo da santanderSmusic.com webgunean, eta salmenta orokorra asteazken eguerditik aurrera egongo da eskuragarri enterticket.es webgunean.
Arrakasta handiko bira
Jennifer Lopez, azken hiru hamarkadetako musika herrikoian eragin handiena izan duen artistetako bat, nazioarteko agertokira itzuliko da Up All Night Live 2025 izeneko bira arrakastatsuarekin. “Jarraitzaileek emanaldi ikaragarri bat espero dezakete, eta arrakasta ikonikoenak izango dituzte beren ibilbide mitikoan”, iragarri dute kontzertu horien sustatzaileek. Estatuko bira uztailaren 8an hasiko da Pontevedran eta BECen amaituko da Cadiz, Malaga, Madril eta Bartzelonatik igaro ondoren.
Lopez, “ultimate triple threat” bezala ezaguna — abeslaria, dantzaria eta aktorea —, sariak jaso dituen eta markak hausten dituen artista multiplatinoa da. Orain arte, 80 milioi disko baino gehiago saldu ditu, 15 mila milioi erreprodukzio baino gehiago pilatu ditu eta hilean ia 28 milioi entzule ditu Spotifyn.