Biziber: TikTok-eko lehen euskarazko lehiaketa

Gaurtik hasita eta maiatzaren 1era arte egongo da martxan Bziber lehiaketa. Gazteak eta sareak euskaraz ehuntzeko helburuarekin abiatutako TikTok sareko lehen euskarazko lehiaketa da

Lorea Intxausti aktorea izango da erronka sortzailea eta astelehenero, erronka ezberdinak proposatuko ditu. Honela 13 eta 16 urte bitarteko gazteek nahi dituzten erronkak egin ditzakete .  

Lehiaketaren lagunak

Lorea Intxaustirekin batera beste aktore batzuk ere izango dira lehiaketan. 

Nahia Sillero (@nahiasillero) eta Ainhoa Azpitarte (@azpitarteainhoa) Irabazi arte telesaileko aktoreak eta Kimetz Etxabe (@etxabekimetz) Go!azen telesaileko Gontzal pertsonaia.

4 erronka, 4 irabazle

Erronka bakoitzetik 4 irabazle aterako dira, beraz, zenbat eta erronka gehiago egin irabazteko aukera gehiago izango dituzte gazteek.

Irabazleak maiatzaren 2an iragarriko dira, eta 75 euroko opari txartela jasoko dute, Fnac dendetan gastatzeko , nahi dutena erosteko.