Apirilak 8an, asteartean, Iruñako Civivox Condestable kultur zentroan, 19:30etan eta aurrez erreserbatutako doako sarrerarekin “Encuentro”: Hiru Kulturak Erdi Aroan” kontzertua eskainiko dute, Erdi Aroko Iberiar Penintsulan musulman, sefardi eta kristauen arteko elkarbizitzaren soinu-aberastasuna biziberritzeko.
Musycn! zikloaren baitan
Musync! Iruñeko Udalak antolatu eta Sergio Barcellona Musikeneko (Donostia) musikologo eta irakasleak eta Berta Moreno Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionaleko musikologo eta irakasleak koordinatutako jardueren zikloaren parte da.
Aniztasuna eta tolerantzia goraipatuz
Elkarrekin, Iman Kandoussik eta Urko Ocañak ospe handiko agertokietara eraman dute euren musika, besteak beste, Tres Culturas Murtziako Jaialdira, Casa Mediterraneo Hispanoarabiar Kulturarteko Jaialdira eta Cordobako Sefardi Musika Jaialdira.
Datorren asteartean, apirilaren 8an, aukera paregabea izango da gure iraganeko sustrai musikalak berraurkitzeko eta musikaren bidez kulturen arteko aniztasuna eta tolerantzia ospatzeko.