Chavela Vargasen bizitzako azken hiru egunen inguruko antzezlanak bosgarren emanaldi bat eskainiko du Gayarre Antzokian, zehazki, maiatzaren 28an, asteazkena, 20:00etan. Antzezlanaren protagonistak Rozalén kantautorea eta Luisa Gavasa aktore beteranoa dira.
Sarrerak eta beherapenak
Sarrera berriak eskuragarri daude asteazken honetatik, apirilaren 2tik, Gayarreko txarteldegian eta webgunean, 10 € eta 29 €arteko prezio orokorrarekin kokapenaren arabera (sarrera bakoitzeko 0,5 €-ko online erosketen kudeaketa gastuekin).
Ohiko % 50eko deskontuak aplikatuko zaizkie Gayarre Gazte gisa izena emandako 30 urtetik beherakoei eta langabezian daudenei; % 15ekoak 65 urtetik gorakoei, eta % 5ekoak guraso bakarreko familiei eta familia ugariei.