Gaizka Insunza, Audience-ekoa, Bilbon

Bere bakarkako bigarren diskoa, “IAZ”, aurkeztuko du Kafe Antzokian, gaur.

Kutxa Beltza eszenatokian

Audience taldeak Bob Dylanen euskarazko ondare diskografikoa berreskuratu eta egun gutxira, Gaizka Insunza taldeko kideak kontzertua eskainiko du ostegun honetan Bilboko Kafe Antzokian, Kutxa Beltza agertokian, 20:15ean, eta zortzi euroko sarrerekin leihatilan. Gernikarrak zuzenean aurkeztuko du bere bakarkako bigarren diskoa, IAZ (Bidehuts).

Hauskorra, zaurgarria eta hunkigarria. Konpositore, gitarrista eta abeslari izanik, azken bi hamarkadetako euskal musikagintzako eragile garrantzitsuenetako bat dela erakutsi du. Nahiz eta eszenatokien gainean guztiz adierazkorra eta oldartsua izan, IAZek, bost urte lehenago argitaratutako bakarkako debutaren lekukoa hartzen duenak, Gaizka erritmo motelen eta instrumentazio urri eta estoikoen artean ikus dakioke.