Artiumean emakumezkoen euskal zinemagileei buruzko zikloa berria

Artiumek euskal zinemagileei buruzko zikloaren bosgarren edizioa hartuko du ostegun honetatik aurrera. Hamabi filmek osatzen dute kartela, eta seizuzendari Arabako hiriburura joango dira beren filmak aurkeztera.

Gainera, amaiera gisa, (H)emen elkarteak antolatuta, laburmetraien saio berezi bat egingo da, aukera zinemagile euskaldunen emntoria programaren testuinguruan. Gasteizeko emanaldi guztiak ostegunetan izango dira, apiriletik ekainera, 19:00etan. Sarrerak (3,5 euro txartel orokorra, 2 euro Artiumen Lagun eta Adiskideentzat, doan 25 urtetik beherakoentzat) museoko leihatilan eta artium.eus webgunean eros daitezke.

Zikolaren bostgarren eta azken edizioa

Euskal zinemagileak zikloaren bosgarren eta azken edizioak 80ko eta 90eko hamarkadetan jaiotako emakumezko zinemagile gazteenek zuzendutako hamabi film programatuko ditu, apirila eta ekaina bitartean. Horrela, Euskadiko Filmategiak 2021ean hasi zuen proiektua ixten da, bost urte hauetan euskal zinemaren panorama “modu erabakigarrian” eraldatzen lagundu duten 50 zuzendari baino gehiagoren lana aitortuz. Aurten, lehen aldiz, fikziozko lanen kopurua eta dokumentalena ia berdinak izan dira.

Programazioa

Zikloa Artiumen hasiko da ostegun honetan, apirilak 3, 20.000 especies de abejas (Estibaliz Urresola) filmaren proiekzioarekin, mutiko baten gorputzean giltzapeturik dagoen neskato baten istorioa kontatzen duena, Berlinalen saritua izan zena. Apirilaren 10ean Ione Atenearen Enero-ren txanda izango da. Zahartzaroaren erretratu intimoa da, laurogei urtetik gorako bi emakumeen istorioen eskutik, zinemagilearen amonak direnak, eguneroko errutina eta errituetan jarraitzeko aukera dugularik.

24an Nina (Andrea Jaurrieta) iritsiko da, Patricia López Arnaiz aktore gasteiztarra protagonista duela. Hilabetea amaitzeko, 30ean Ainara Veraren Polaris-ek hartuko du lekukoa. Maiatzean eta ekainean, Un otoño sin Berlín (Lara Izagirre, 2015), Arima (Jaione Camborda, 2019), Young & Beautiful (Marina Lameiro, 2018), Pizti bat, agian (Ainhoa Gutiérrez del Pozo, Olatz González Abrisketa, 2023), Arduraz komunika dezagun (Aitziber Zapirain, 2021), Las letras de Jordi (Maider Fernández Iriarte, 2019), A los libros y a las mujeres canto (Maria Elorza, 2022) eta Paradise Hills (Alice Waddington, 2019) ere ikusteko aukera egongo da.