Haizea, are gehiago haize beltza, tonu- eta norabide-aldaketen iturri da, baita aieru txarren iragarle ere. Haizea bezala dabil nobela honetako protagonista gaztea, Tomas, idazle pedante, etsitu eta kexatia. Ironia handiz eta bere buruaz barre eginez, Tomasek aitzakiak bilatzen ditu bere hirugarren eleberria izango denaren idazketa atzeratzeko, batari eta besteari aholkua eskatzeko, bidaian abiatzeko sormen prozesua behartzeko, buruan ere haize okerra sartzen zaiola. Irakurleok bere ezintasunei jarraituko diegu eta, bidean, literaturari, idazketari eta laguntasunari egindako kantua aurkituko dugu, azken ehun urteetako genealogia kulturalaren bidez.
Egilea: Amaiur Epher
Argitaletxea: Txalaparta argitaletxea