Zaila da liburuaren mundua kultura-, gizarte- edo hizkuntza-politiketatik at dagoen ekoizpen-gune bat bezala ulertzea.
Bertan jokoan dagoenak liburuak merkantzia gisa zirkulatzeak gainditzen du, eta, aldi berean, justifikatu egiten du erakunde publikoek batzuetan sektorean indar handiz esku hartzea. Hori egiteko moduek, ordea, oso desberdinak izaten dira eta, askotan, lurralde bakoitzaren ibilbideak baldintzatuta.
Solasaldia bi ikuspegirekin
Oraingoan, Editargi, Nafarroako argitaletxe independenteen elkartea, gai horri heltzen saiatuko da, apirilaren 8an, 18:30ean, Txalaparta liburu-dendan (Kale Nagusia, 63) egingo den solasaldi batean.
Alde batetik, Paco Ignacio Taibo II.ri entzun ahal izango zaio, Kultura Ekonomikoko Fondoaren zuzendariari, eta liburuaren munduan zuzeneko esku-hartze publikoan aditua dena. Bestalde, Fernando Flores Valentziako Unibertsitateko Giza Eskubideen Institutuko kideak beste ikuspegi bat aurkeztuko du: estatuko erakunde publikoetatik egiten ari diren ahaleginak irakurtzeko eskubidea deitzen diotenari edukia emateko.