C. Tanganak musikaren etorkizunaz eztabaidatuko du Bilbon

C. Tanganarekin batera, beste ehun bat hizlari hartuko dute parte aurtengo emanaldian.

UNAI GANDARIAS /2020-10-02/ BIME Pro Kongresu Profesionala Bilbon izango da urrian, eta horren edukia iragarri du 2020rako. #máscercaquenunca lelopean egingo den edizio honetan, mundu osoko musika industriako profesionalak bilduko dira. Topaketa Bilboko Euskalduna Jauregian izango da urriaren 28an eta 29an, baina astelehenean, hilaren 26an, hasiko da, online formatuan.

C. Tangana izango da BIME Pro jaialdian parte hartuko duen ehun hizlarietako bat. Antolatzaileek ohar baten bidez jakitera eman dutenez, C.Tangana Euskalduna Jauregira joango da “bere sormen taldearekin batera”, “Artista undergroundetik egungo musikaren fenomeno handienetako bat izatera eraman duen lan talde baten kasua azaltzeko”.

Eztabaidagaiak

Zuzeneko eta grabatutako musikaren etorkizuna, digitalizazioaren erronka, sortzaileen egungo egoera, pandemiak planteatutako erronkak eta Garapen Iraunkorreko Helburuak izango dira BIME Pro jaialdian eztabaidatuko diren ardatz nagusiak, antolatzaileek azaldu dutenez.

Antolatzaileek dagoeneko iragarri dituzte C. tangana, Linda Perry ekoiztetxea, Christina Aguileraren “beautiful” edo Alicia Keysen “superwoman” arrakastatsuen arduraduna; eta Donita Sparks, L7 grunge taldeko burua.

Iragarritako hizlarien artean, Jean-Michel Jarre konpositore eta ekoizlea, Mike Malak Billie Eilish nazioarteko artisten agentea eta Rafa Sardina ekoizlea, Michael Jackson, Stevie Wonder, Lady Gaga eta Alejandro Sanzen ekoizpen batzuen egilea, daude.