III. Dantza topaketan izena ematea, 21era arte

III. Gazteen Dantza Topaketa (GDT), Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatua, Seguran
(Gipuzkoa) ospatuko da ekainaren 27tik 29ra eta Euskal Herri osoko dantzari gazteak
bilduko ditu esperientziak partekatzeko, belaunaldien arteko erreleboaz
hausnartzeko eta, jakina, dantzatzeko.

Euskal Herria, 2025eko martxoaren 14a. Izena emateko epea ostegun honetan amaituko da,
martxoaren 21ean. Hori dela eta, 2000 eta 2009 urteen artean jaiotako dantzari guztiak animatu nahi
ditugu izena ematera eta esperientzia paregabe honetan parte hartzera.
Aurten, gainera, GDTak sorpresa berezi bat izango du, 2025eko edizioa are zirraragarriagoa izango
dena.

Asteburuan, parte-hartzaileek hausnarketa-dinamikez, tailerrez, dantza-erronkez, emanaldiez eta
topaguneez gozatuko dute, dantzarien komunitatea indartzeko eta dantza taldeek gaur egun
dituzten erronkei erantzuteko.

Izen ematea eta informazio gehiago, helbide honetan: https://bit.ly/izenemateak25 eta www.gazteendantzatopaketa.eus webguneetan.

Izena emateko epea martxoak 21an amaitzen da.