Udaberria iristeko prest

UDABERRIAN GURE GORPUTZA ANIMATUAGO SENTITZEN DA, ETA PASEATZEKO ETA NATURAZ GOZATZEKO GOGOA IZATEN DU. UNE EGOKIA IZAN DAITEKE LAGUNEKIN TXANGO BAT PLANIFIKATZEKO, BIZIKLETAZ PASEATZEAZ GOZATZEKO ETA ZURE AZALARI LEHEN EGUZKI-IZPIAK SENTITZEN UZTEKO

Eguzkiak zoriontsu egiten gaitu, aldartea altxatzen digu. Egunak luzeagoak dira eta kanpoan jarduera gehiago egiteko aukera ematen digu.

Eguzkiak zoriontsu egiten gaitu, aldartea altxatzen digu. Egunak luzeagoak dira eta kanpoan jarduera gehiago egiteko aukera ematen digu.

Neguko hilabeteetan toxina gehiago metatzen ditugu gure organismoan. Izan ere, elikadura mota (gantzetan dieta altua) trinkoagoa izaten da, eta, argi falta eta tenperatura baxuak gehitzen badizkiogu, gure bizi-ohiturak sedentarioagoak izaten dira. Gainera, gure prozesu fisiologikoek organo jakin batzuei eragin diezaieketen eta haien funtzio nagusiak blokea ditzaketen hondakin-produktuak ere sortzen
dituzte. Faktore horiek guztiek gorputza kongestionatu eta gure gorputzeko organo batzuen fun-tzioak eta larruazalaren egoera ona alda ditzakete. Hantura-prozesu global bat sortzen da toxinak metatzearen ondorioz. Prozesu horrek neke-, ahultasun- eta immunodepresio-egoera eragiten du, eta beste sintomatologia batzuk garatzen dira, hala nola digestio zailak, larruazal zikina, distirarik gabeko ile hauskorra, logura eta astuntasuna. Eta horrek guztiak eragin kaltegarria du bizi-kalitatean.

Udaberria hastearekin batera, gorputzak plater arinagoak eskatzen dizkigu, funtsezko elikagai guztiak emango dizkigutenak, eta, batez ere, sasoiko barazkiak jateko eskatzen digu, plater bakoitzeko elikagai izarra, antioxidatzaile, bitamina eta mineraletan aberatsak baitira. Komeni da otordu artean denboraldiko fruta jatea, prozesatuak eta gantz aseak kentzea eta omega-3 gantz-azidoen kontsumoa areagotzea, hanturaren aurkako ahalmen handia baitute. Ura eta likidoak (infusioak, adibidez) gehiago kontsumitzea ere komeni da.

ARAZKETA OROKORRA

Udaberriaren sarrera urteko unerik onena da gure organismoaren arazketa orokorra egiteko, eta, aldi
berean, gorputzaren pisua kontrolatzen laguntzen digu. Ariketa fisiko aerobikoa, elikadura osasungarri eta orekatua, funtsezkoa izango da gure gorputza energiaz eta bizitasunez betetzeko.
Ondo lo egitea oso garrantzi-tsua da, udaberriak neke fisiko eta mentalaren sentsazioa dakar, eta, beraz, oso garrantzitsua da garunak behar duen beste orduz atseden hartzea. Funtsezkoa da energia egokia izateko eta zenbait jarduera egin ahal izateko.