Jesús Rodrigok zuzendutako 8 kapituluko minisail dramatikoa. Serieak XX. mendeko lehen urteetara garamatza. Oso garai nahasia izan zen Espainian, alderdi askotan, baina, batez ere, Espainiako Gerra Zibilaren aurreko garaiak markatu zuen politikoki.
20ko hamarkadaren erdialdeko ezegonkortasun garai horretan, protagonisten bizitza garatzen da; hiru euskal pilotari euren ametsak lor-tzeko borrokan ari dira: Idoia (Claudia Salas), Mexikoko frontoi bateko izarra izateko eskaintza jasotzen duena; Itzi (María de Nati), ezkondu berria, iraganeko maitasun batekin topo egiten duena; eta Chelo (Zuria Vega), Mexikoko txapeldun izateko zorian, haurdun dagoela jakiten duena. Emakumeentzat zaila den ingurune sozial batean, kirolari profesional arrakastatsuek onartu egin beharko dute zer ondorio dituen moldeak hausteak, anbizioa eta askatasuna ukatuta zeuden mundu batean, genero femeninoarentzat.
Benetako gertakarietan oinarritutako fikzioa da, gure herriko lehen emakume kirolari federatuen historia epikoa erakusten duena. Hiru kirolariek prezio altua ordaindu beharko dute ustez egin behar ez zuten guztia egiteagatik: dirua irabaztea, profesionalki arrakasta izatea, tratu txarrei aurre egitea edo sexualitatea aske bizitzea, aurreiritziak eta mugak gaindituz.
Telesailak hiru protagonisten bizitza pertsonalak, maitasun istorio bereziak, arrakasta eta porrot profesionalak, anbizioa eta boterea aztertzen ditu, baina, batez ere, garai hartako gai sozialak jorra-tzen ditu, hala nola emakumearen aurkako tratu txarrak, emakumeen independentzia ekonomikoa, eta emakumeak bere bizitza nahi bezala bizitzeko duen eskubidea.