LIBURUAK

ZORTZIGARREN HIRIA

Zortzigarren Hiria aintzat hartzen hasi da Eleder, eta horrek ez dauka atzera bueltarik, onerako zein txarrerako. Baina, nor ote Eleder hura? Historiak ahaztu duen berba aldakorren poeta, kobazulo mistikoko ziberprofeta, hiriaren bihotzaren irakurle eta interpretea, ondoriorik gabeko iraultza txikien itsasargia, pazientzia handiaren jazarlea, zazpi goseteen garailea, Barrio Altoko parkeko zuhaitzik zabalenaren gerizpeko predikaria… Finean, bere hitzaren bidez argikundea hedatu nahi duen abere hutsa. Bitartean, auzo ahaztuan zerbait prestatzeari ekin diote: auzokide berriak iritsi dira, geratzeko asmoz eta auzoari bizia emateko borondate osoz, eta ez Zortzigarren Hiriko denen gusturako.

… ETA GAUETIK, EURIA

Inaxiok ez daki noiz eta zergatik bururatu zitzaion Jonnhy Weissmüllerren Tarzan The Clash taldearekin konektatzeko ideia bitxia. Bestelako kezkak eta galderak ere sortuko zaizkio, existitzen ez diren hirietan bizi diren emakumeak, harri-jasotzaile intsumisoa, liburu-dendako erakusmahaia defendatzen duen liburu-saltzailea, gerra guztietatik ihes egiten duten etorkinak, edota jaguar bihurtzen den kakalardoa. Zerbaitek konektatzen ditu irrati libreak entzuten dituzten pertsonaia hauek guztiak, oraindik existitzen ez diren fanzineak idazten dituztenak,
piketeak defendatzen dituztenak, zapatisten matxinadaren ondorioz mexikartzen ari direnak, kalezulo ezkutuetan desagertzen direnak, eta, gauetik, euria noiz iristeko zain daudenak.