Mugikorretarako bideo-jokoak

BALL RUN 2048

Zure zaletasun gogokoenak matematika eta oztopo-lasterketak badira, hau da zure jolasa. Bola bat gidatu beharko duzu eszenatoki
koloretsu eta bizi batean zehar, zure bolaren zenbaki bera duten beste bola batzuekin lotzen duzun bitartean, eta, horrela, hazi eta biderkatu egin beharko zara 2.048 zenbakira iritsi arte… pasatu gabe! Ibilbidean zehar, aurrera egin beharko duzu atzera begiratu gabe, amildegitik behera ez erortzeko, zure mugimendua une oro kontrolatuz, bidean aurkitzen duzun edozein arrisku saihesteko; ez gelditu, eta zorte on!

GRANNY

Etxe handi batean harrapatuta zaude. Zure amonak, psikopata hiltzaile batek, etxean gil-tzapetu zaitu. Jaso zure bizitza babesteko baliagarriak izan daitezkeen objektuak, eta saiatu ihes egiten. Saiatu ahal duzun lekuan ezkutatzen, amesgaizto honi irteera bat aurkitzen diozun bitartean. Kontuz ibili, eta isilik egon. Zerbait lurrera erortzen uzten baduzu, amonak entzun egiten du eta korrika dator, baina armairuetan edo ohe azpian ezkuta zaitezke. Bost egun dituzu bizirik ihes egiteko; beraz, murgildu izu esperientzia paregabe batean, eta ez hil beldurrez!

Zure trebetasun eta instinturik primarioenak probatuko dituzu, azkeneraino biziraun eta saria eraman nahi baduzu. Prest zaude zure pazientzia eta garuna probatzeko? Squid game 2 telesailean oinarrituta, une honetako telesailik kaltegarriena eta zirraragarriena, joko honek ez zaitu epel utziko! Jolastu ezkutaketan harrapatu gabe, gurutzatu zubirik ezegonkorrenak erortzen azkena izanik, eta dibertitu ezusteko joko kezkagarriak gaindituz. Irabazi zure zorrak kitatzeko adina diru, eta gogoratu irabazle
bakarra egon daitekeela erronka honetan.