Sorionekuak euskararen aldeko herri ekimenak euskararen aldeko ekitaldia antolatu du maiatzaren 10erako, “Euskara, etorkizunera zubi” lelopean. Egun horretan, Nafarroako zubiak bilakatuko dira aldarrikapen gune. Hainbat gizarte-arlotako nafar ordezkariek bultzatuko dute ekimena: hezitzaileek, kazetariek, kirolariek, artistek, ikasleek, sare sozialetako adituek, enpresariek eta zientzialariek.
Mugimenduak aurpegi ezagunak ditu atzean, Iñaki Perurena harri-jasotzailea, Julen Goldarazena “FlakoFonki”, Kutxi Romero abeslaria eta Oier Sanjurjo futbolari ohia, besteak beste. Sorionekuak mugimenduak euskararen aldeko zubiak eraikitzeko konpromisoarekin sortu da.