“Aurkezle moduanlan egitea izugarrigustatzen zait”

NEREA ALIAS, ANOETAN (GIPUZKOA) JAIOA, ETBKO AURKEZLE EZAGUNA DA. BETIZU HAURRENTZAKO SAIOAN HASI ZEN, ETA EGIN KANTU! EDO SUT&BLAI PROGRAMAK AURKEZTU DITU. 2024AN INTIMITATEAN ELKARRIZKETA SAIOA GIDATU ZUEN PRIMERAN PLATAFORMAN. BERE ESTILO NATURALAK ERREFERENTE BIHURTU DU EUSKAL TELEBISTAN.

Telebista munduan oso goiz hasi zinen, izan ere, 18-19 urte zenituela Betizu saioan hasi zinen. Nolakoak izan ziren lehenengo egunak?
Hasiera amets bat bezala izan zen niretzat. Ez nuen inolaz ere espero horrelakorik gertatuko zitzaidanik, eta, egia esan, amets baten moduan gogoratzen dut. Zorte handia izan nuen casting hura egiteko aukeratu nindutelako. Beti pen-tsatu izan dut bizitzan dena dela zorte apur bat, eta, noski, zure
ahalegina, lana eta gogoa. Baina, bai, zorte puntu bat izatea ere beharrezkoa dela uste dut.
Jende asko ezagutzen dut mila lan egiteko balio handia duena, baina zorte hori falta izan zaiolako ez zaio ondo joan. Nire kasuan, ez nuen oso argi zer izan nahi nuen edo zer egin nahi nuen bizitzako une hartan. Hala ere, bizitzak aukera bat eskaini zidan, eta hari heldu nion. Eman zidaten aukera aprobetxatu nuen, eta neukan guztia erakutsi nuen. Aldi berean, asko ikasi nuen, izan ere, ezer jakin gabe jarri ninduten telebistan, kamera baten aurrean, hemezortzi urterekin. Imajinatu, ezta? Horregatik gogoratzen dut garai hura oso berezia izan zela: polita eta berezia ez ezik, ikasketa handikoa ere izan zen niretzat.

Egun, Esto no es normal saioan ikusten zaitugu aurkezle, baina lehenik saio horren erredaktore egon zinen. Non sentitzen zara erosoago?

Beti esan izan dut telebistako edukia sortzea izugarri gustatzen zaidala. Gaur egun, esaterako, Intimitatean saioan nabil, eta zuzendari moduan ere buruan ditudan ideiak aurrera eramatea asko gustatzen zait. Horretarako, ordea, aurkezle izateaz gain, zerbait gehiago izan behar duzu.

Nik beti esan izan dut aurkezlearen lana artistikoagoa dela, eta, niretzat behintzat, askoz erosoagoa. Azkenean, zure lanaren atzean lantalde oso baten ahalegina dago, eta aurkezlea icebergaren muturra besterik ez da; ez da ikusten dagoen lan guztia, baina izugarrizko ahalegina dago atzean. Hori da benetan polita: talde oso baten lanaren erakusle edo bozgorailu izatea. Eran-tzukizun handia da, baina, aldi berean, esperientzia oso ederra.

Aurkezle moduan lan egitea izugarri gustatzen zait, eta nire ustez ondo egiten dut. Errazago ateratzen zait. Hala ere, beste lan batzuk egitea ere asko gustatzen zait: erredaktore, zuzendari, zuzendariorde… Berdin dit, guztiak interesgarriak iruditzen zaizkit. Bizitzako garai ezberdinetan, aukera desberdinak izatea aberasgarria da, beti ez baitago lan jakin batean ari-tzeko aukerik.

Azken finean, niretzat garran-tzitsuena telebistan edukia sor-tzea da. Hori da benetan gustatzen zaidana, eta, aukera dudan bitartean, horretan jarraituko dut.

Ba al dago grabatzen ari zinela hunkitu zintuen pasarte edo gairen bat?

Ni oso pertsona sentibera naiz, eta, askotan, hunkitu egiten naiz. Egia esan, nahiko ñoña ere banaiz. Tristea da esatea, baina emakume gehienek barruan daramate nolabaiteko drama edo une ilunen bat. Lehen denboraldian hamar emakumeri egin nizkien elkarrizketak, eta, orain, bigarren denboraldian, hamabi grabatuko ditugu. Ez dakit nola emitituko diren, baina badakit denek dutela, nolabait, momentu gogorren bat beren bizitzan. Ez dut esango denek traumak dituztenik, baina bai bizitzak markatutako momentu zailak izan dituztela.

Tristea da konturatzea emakume izate hutsagatik gure bizi-tzako uneren batean sufrimendua jasan dugula. Guztiok ditugu gure kezkak eta momentu onak, baina elkarrizketa hauetan konturatzen naiz askok puntu komun bat dugula: gure izaera markatu duen esperientzia mingarri bat. Horregatik, denekin hunkitzen naiz.

Batez ere, izugarri hunkitzen nau haiek nire aurrean erabat irekitzeak. Nirekin irekitzen direnean beren barruak askatzen dituzte, eta beren sekretu intimoenak konfiantzaz partekatzen dituzte. Horrek asko betetzen nau, eta ikaragarri eskertzen dut. Oso eskuzabalak dira, eta guztia ematen dute ezer eskatu gabe. Niretzat, hori guztia benetan hunkigarria eta berezia da.

Nola lortzen duzu gonbidatuak eroso sentitzea hain istorio intimoak zabaltzeko eta azaltzeko?

Nik ere nire istorioak partekatzen ditut, eta horrek sortzen du giro berezi hori. Elkarrizketak ez dira soilik galdera-erantzunen dinamikan oinarritzen, benetako konplizitatea sortzen da. Nik nire esperientziak kontatzen dizkiet, eta haienak partekatzen dituzte. Begietara begiratzen diegu elkarri, eta giro intimo eta erosoa sortzen da, non bi aldeak berdintasunean sentitzen garen.

Ez da beti horrela gertatzen, baina askotan bai. Haiek nigan konfiantza jartzen dute, eta nik haiengan. Badakite ez ditudala inoiz deseroso sentiaraziko, eta, gainera, argi dago ez daudela ezer kontatzera behartuta, eroso sentitzen ez badira. Bakoitzak bere erritmoan irekitzen du bere burua, eta hori erabat errespetatzen dut.

Azken finean, bien arteko konplizitate bat sortzen da. Gehienetan, elkarrizketa aurretik hitz egiten dugu, eta uste dut hori ere oso garrantzitsua dela. Konfiantzazko harreman bat eraikitzeko pauso batzuk eman behar dira, eta horretan denok egiten dugu lan: nik, elkarrizketatuak eta lantalde osoak. Intimitatea proiektua ez da kamera aurrean bakarrik gertatzen; atzetik lanketa handia dago, eta hori guztia azken emaitzan nabaritzen da.

Nola erlaxatzen zara lanegun luze baten ondoren?

Nire inguruko pertsonek ematen didate bakea. Normalean, nire bikotekidea, alaba, ama, ahizpa eta lagun minak dira nire zirkulu hurbilenekoak, eta haiekin egoteak lasaitzen nau. Baina, askotan, bakarrik egotea ere gustatzen zait. Lasai-lasai dutxa bat hartu, pijama jantzi eta pelikula bat ikusi, edo jantzi erosoak jantzi eta naturan zehar paseo bat eman.