Donostia Festibala Urbanek kontzertuak eskainiko ditu hiriko lau gunetan

Jaialdiaren antolatzaileek kartela erakusten. Guztira, 6 talde hartuko dute parte aurtengo emanaldian.

UNAI GANDARIAS /2020-09-14/ Donostia Festibala Urban jaialdia COVID-19k sortutako egoerara egokituko da aurten, eta hamar bat artistaren kontzertuak eskainiko ditu, besteak beste, Gatibu, Foyone eta Hakima Flissi, irailaren 17tik 19ra, Donostiako lau gunetan.

Lasarte-Oriako hipodromoko ohiko hitzordua Donostia Festibala Urbanen egokituko da aurten, eta hamar bat artistek emanaldiak eskainiko dituzte Gipuzkoako hiriburuko hainbat esparrutan, edukiera kontrolatuta dutela.
Gatibu, ezpalak, Hakima Flissi, Foyone, Lemy River, Venturi, Ido, j Martina eta Matilda izango dira bertan. Sarrerak salgai daude jada ‘www.donostiafestibala.com’ webgunean.