NOMADA DIGITALEK ASKATASUN GEOGRAFIKO HANDIAN OINARRITUTAKO BIZIMODUA DUTE. HORRELA, NAHI DUTEN TOKIAN BIZI DAITEZKE EGOKI DERITZOTEN DENBORAN. ASKO BIDAIATZEN DUTE, BAINA BEREN BIDAIAK BETI EGOKITU BEHAR DIRA BEREN LAN-BEHARRETARA.
Nomada digitala lanerako teknologia berriak erabiltzen dituen profesionala da, eta bizimodu nomada egiten du. Normalean, nomada digitalek urrutitik egiten dute lan, lantoki finko batean egin beharrean. Nomadismo digitala, aldi berean, mugimendu eta prozesu sozioekonomiko eta laborala da, eta profesionalaren askapen handia dakar, oztopo geografiko, errutina eta ordutegi finkoekiko.
Kalkuluen arabera, 18-24 urte bitarteko pertsonen %37 eta 25-34 urte bitarteko pertsonen %34 prest egongo lirateke beste herrialde batera lekualdatzeko, jatorrizko herrialdera itzultzeko asmoz.
Urtero, Expat Insider enpresak mundu mailako atzerriratuen egoerari buruzko galdetegi handiena egiten du. Bertan, aisialdia, etxebizitza, lan eta tokiko merkatua, atzerriko bizitza soziala… bezalako alderdiak aztertzen dira. 2024ko abenduan egindako inkesta honetan, mundu osoko 174 herrialde edo lurraldetan bizi diren 175 nazionalitatetako 12.543 atzerriratuk parte hartu zuten. Inkesta horretan erakusten da zein diren atzerriratuak ongien hartuak sentitzen diren herrialdeak, edo, aitzitik, okerren bizi direnak, segurtasun, osasun- edo kultura-arrazoiengatik. Puntuazio handiena duten herrialdeak Latinoamerika eta Asiako hego-ekialdekoak dira, hurrenez hurren. Panama, Mexiko, Kolonbia eta Brasil atzerriratuentzako bizi-kalitate oso oneko herrialde gisa agertzen dira. Bestalde, lehen 10 herrialdeen artean dauden Asiako hego-ekialdeko lau herrialdeak hauek dira: Indonesia, Thailandia, Vietnam eta Filipinak.
HIRU HIRIBURU TOP 10EAN
Iaz, 2024an, Espainiako estatuko hiru probintzia-hiriburu agertzen dira Top 10ean, zehazki 4. postuan, bizitzeko herrialde onenetan. Txostenak instalatzeko erraztasuna nabarmentzen du, baita bizi-kalitate handia ere. Puntuaziorik onena osasun-arretak eta aisialdirako aukerek lortu dute.
Valentzia: lehen postuan dago txostenean, baita Bizi Kalitatearen Indizeko 1. postuan ere. Atzerriratuek garraio publikoa eskuragarritzat jotzen dute (%85), eta atsegin dituzte jolas-kiroletarako aukera handiak
(%92) eta hirian arnasten den segurtasuna, hala baieztatzen baitute inkestatuen %92k. Instalatzeko erraztasun-indizeari dagokionez, atzerriratuak etxean bezala sentitzen dira (%74), eta pozik daude beren bizitza sozialarekin (%72). Hiriak ere hirugarren postua du finantza per-tsonalen indizean, eta lehen tokian dago bizi-kostuan: atzerriratuen %83k positibotzat jotzen dute. Valentziari falta zaion gauza bakarra ikuspegi profesionalak dira. Esparru horretan, atzerriratutakoen %50ek negatiboki kalifikatzen du tokiko lan-merkatua.
Málaga: bigarren postuan dago 2024ko inkesta orokor honetan. Hiriak ditu, neurri batean, atzerriraturik zoriontsuenak, instalatzeko erraztasuna dela-eta. Inkestatu gehienak bat datoz laguntza-sare pertsonal bat izatearekin, eta, gainera, pozik daude beren bizitza sozialarekin, eta ongi etorriak sentitzen dira.
Málagan, berriz, inkestatuen ia erdiak (%49) tokiko lan-merkatuak eta aukera profesionalek kezkatzen dituzte (%39). Hala ere, atzerriratutako ia guztiak (%99) pozik daude klimarekin eta bizi-kalitatearekin.
Alacant: etxebizitza kategoria da atzerriratuentzako elementu nagusietako bat, eta Alacant eskuragarrienen artean dago. Inkestatuen bi herenek baino gehiagok (%68) positiboki baloratzen dute etxebizitzaren eskuragarritasuna, eta antzeko proportzio batek (%62) esaten du erraza dela aurkitzea. Hiriburu honetako Atzerriko Lan Indizea da lehenengo 10en artean ez dagoen indize bakarra. Jarduera profesionalerako aukerak Espainiako estatuko hiri honen behealdean daude berriro, eta laneko segurtasuna kezka bat da. Are gehiago, Alacanten atzerriratutakoen erdiak baino gu-txiago (%47) ados daude tokiko enpresa-kulturak lan-malgutasun hori babestearekin, eta ez da argudio onena lan-esparruan segurtasuna izateko. Onena, klima eta gizarte bizitza.