Emakundek kanpaina instituzional berria prestatu du aurtengo Emakumeen Nazioarteko Egunerako, emakumeek gizartean duten ahotsa eta presentzia aldarrikatzeko helburuarekin. Era berean, hiriko emakume elkarteen lana eta ahalduntze indibidual eta kolektiboan duten parte hartze soziala ikusarazi eta aitortu nahi du.
‘Guztion Ahotsa. Para nombrar, ser, estar’ lelopean, beren esperientzia, jakintza eta errealitateetatik beren espazioan berdintasunean aurrera egiten laguntzen duten emakumeen balioa nabarmendu nahi du. Gainera, arreta jarriko du zenbait emakumek «entzunak izateko, ikusgai izateko eta beren gizarte errealitatean eragiteko dauzkaten zailtasunetan».
«Martxoaren 8an funtsezkoa da gogoratzea Bilboko emakume guztiek ahotsa dutela, eta horrek aukera ematen diela beren bizitzari buruz modu seguru eta independentean erabakitzeko eta eskubide eta aukera berdintasunaren alde borrokatzen jarraitzeko».
M-8ko kanpaina astelehen honetan hasi da zabaltzen, «emakumeen eta gizonen berdintasunarekin konprometituta dauden adin, jatorri, kondizio edo egoera ezberdinetako bilbotarrak biltzen dituen irudi baten bidez».
Kartela hiriko emakume elkarteetako 20 kideren erretratua da. Elkarte mugimenduari eta parte hartze sozialari balioa ematea izan da xedea, «funtsezkoak baitira ahalduntze indibidual eta kolektiborako».
Bertan QR kode bat ere badago, ‘Mihi morea’ izenburupean, herritarrei gonbidapena egiten diena egun honetarako ondutako ‘Mihi Morea/Lengua Morada’ abestia entzutera.
Emakumeen Nazioarteko Egunerako Adierazpena ostegun honetan irakurriko da udaletxean, martxoaren 6an, 10.30ean.